Menu

aldapa-haundi-ke

Aldaieta jubilatuen elkartea / Asociación de jubilados Aldaieta

nor gara / quiénes somos

Aldaieta Jubilatuen Elkartea, 1980.urteko azaroaren 19an inskribatu zen. Gure elkartzeko txokoa, herriko plazan bertan dago, Udaletxe azpian. Bazkide izateko berriz, nahikoa da Legorretan erroldatutako pentsioduna izatea.

Bazkideen arteko harremana indartu, parte hartzea suspertu, herritarrekin loturak sendotu, belaunaldien arteko ezagutza transmisioa ziurtatu, beste herrietako jubilatuekin harremanak bideratu, ariketa intelektual eta fisikoa bultzatu, bazkideei aisi ekintzak eskaini, usadioak mantendu, taldea dinamizatu... eta beste hainbat eta hainbat dira Elkartearen helburuak.

Guzti hau lortu asmoz, ekintza desberdinak antolatzen dira urte guztian zehar: jokoen txapelketak, eskualdeko eta eskualdeen arteko jokoen lehiaketak, txangoak, Herriko Jaiak, Ugaro ikastetxearekin baratza eta sagar bilketa programak, Jubilatu Astea, Txerri Festa, Atzerritarren Eguna, Santo Tomas Eguna... etab. luze bat.

Argi dago, zer egin eta zer esan handia duela Jubilatu Elkarteak. Urtez urte, belaunaldiz belaunaldi, horri jarraipena ematea da gure erronka.


La Asociación de Jubilad@s Aldaieta, fue inscrita el 19 de noviembre de 1980. Nuestro txoko, lugar de encuentro, se halla situado en la misma plaza, debajo del Ayuntamiento. Para ser soci@ de la Asociación, es suficiente, ser pensionista y estar empadronad@ en Legorreta.

Fortalecer las relaciones entre l@s soci@s, animar a la participación, reforzar la unión con la gente del pueblo, asegurar la transmisión entre generaciones, encaminar las relaciones con l@s jubilad@s de otros pueblos, impulsar el ejercicio físico e intelectual, ofrecer actividades de ocio a l@s soci@s, mantener las costumbres, dinamizar el grupo... son entre otros, los objetivos de la Asociación.

Por ello, durante todo el año se organizan distintas actividades: Campeonatos de juegos en el pueblo, entre pueblos y entre comarcas, excursiones, Fiestas del Pueblo, programas de huerta y recogida de manzana con Ugaro Ikastetxea, Semana de los Jubilad@s, Fiesta del Cerdo, Día del Extranjero, Día de Santo Tomas...etc.

Es evidente que la Asociación de Jubilad@s tiene mucho que decir y mucho que hacer. Es nuestro reto, año a año, generación a generación, dar continuidad a este proyecto.

123
Memoriaren, garunaren eta zahartzaroko gaixotasunen inguruko hitzaldia emango du Gurutz Linazasoro medikuak gaur arratsaldean, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. Gaztelaniaz izango da....
Jarraitu irakurtzen
132
Astebeteko egonaldia egiten ari dira elkarteko kide batzuk, Segovian, astelehenetik ostiralera. 51 pertsonako kuadrilla joan zen, autobusez. Bidaia kulturala da, eta hainbat toki ari dira bisitatzen. Lehen egunean, astelehenean hain zuzen, Segoviako Alkazarrean izan ziren: Asteartean, berriz, Avilan izan ziren, giro ederrean:  Cuellar e...
Jarraitu irakurtzen
176
Aldaieta elkarteak hitzaldia antolatu du datorren astearterako, Pausoz pauso, seguru izenburupean. Elkartearen egoitzan bertan izango da, arratsaldeko bostetan. Autonomikoki oinezko bezala dabiltzan 64 urtetik gorako herritarrentzat da hitzaldia, eta honako helburu hauek izango ditu:- Arrisku jokaerei eta haien zergatiei buruz hausnartzea.- Norber...
Jarraitu irakurtzen
293
Bihar, apirilak 20, bingoan jokatzeko aukera izango dute herriko jubilatu eta pentsiodunek, arratsaldeko bostetatik zazpietara, elkartean bertan....
Jarraitu irakurtzen
153
Ostegunean, hilaren 6an, hitzaldia izango da udaletxean, 17:30etan. Patxi Plazaola izango da hizlaria, eta nagusien zaintza gaitzat hartuta arituko da hizlari. Herritar guztientzat izango da. Horrez gain, elkarteak elikagaiak biltzeko kanpaina bat jarri du martxan CARITAS-GIPUZKOAren ardurapeko aterpetxera bidaltzeko (Donostiako eta inguruko etxeg...
Jarraitu irakurtzen
1084
Gaur hasiko da aurtengo jubilatuen astea, eta igandean bukatuko da. Hauxe da egitaraua: Irailak 13, asteartea: 18:00: Bingoa elkartean. 19:30: Patata-tortila dastaketa, ardo on batez lagunduta. Irailak 15, osteguna: 17:30: Hitzaldia Olatz Nazabalekin, udal aretoan. Irailak 16: 18:00: Ibilaldi neurtua. Aldaieta jubilatuen elkartetik abiatuta. ...
Jarraitu irakurtzen