Menu

aldapa-haundi-ke

Aldapa Haundi elkartea · Bilkoin elkartea · Jo Ta Kea elkartea / Sociedad Aldapa Haundi · Sociedad Bilkoin · Sociedad Jo Ta Kea

nor gara / quienes somos

Aldapa Haundi Elkartea 2006an sortutako kultur elkartea da. Egun 52 bazkide ditu eta bere helburu nagusien artean honakoak nabarmentzen dira: euskal kultura sustatzea, kritikotasuna lantzea eta herri bizi bat lortzeko egitasmoak proposatzea eta antolatzea.

Elkartea txikia izanagatik bizia da, urtean zehar hamaika ekimen eramaten dituelarik aurrera; hala nola, hitzaldiak, garagardo festa, mendi martxak, mus txapelketa eta abar. Ekimen guzti hauetan oso kontuan izaten dira gure artean ez dauden horiek, bereziki elkarte honetako bazkidea den Aitor Esnaola.

Aldapa Haundiren nahia bere helburu eta ekimenekin bat egiten duten herritar guztiei ateak irekitzea da, herriko beste eragileekin batera Legorreta euskaldunagoa, solidarioagoa eta biziagoa sortzen laguntzeko.


La sociedad Aldapa Haundi se creo en el año 2006. Hoy en día tiene 50 soci@s y éstos son sus principales objetivos: fomentar la cultura vasca, ser críticos y proponer y organizar diversos actos para lograr ser un pueblo vivo.

Aunque la sociedad sea pequeña suele organizar varios actos; por ejemplo charlas, la fiesta de la cerveza, salidas al monte, campeonato de mus y etc. En todos estos actos se suele tener en cuenta a aquell@s que no se encuentran entre nosotr@s y muy especialmente a Aitor Esnaola, socio de esta sociedad.

Aldapa Haundi tiene las puertas abiertas para todo aquel que esté de acuerdo con los objetivos y actos organizados, para conseguir colaborando con las otras sociedades una Legorreta más euskaldun, solidario y vivo.

2363
b2ap3_thumbnail_Ezkontza.jpg
    Larunbatean Zapas-en urteurren afaria ospatuko da. Afarira etorri nahi duen guztik eman izena osteguna baino lehen Aldapan bertan edo Olaso tabernan.  ...
Jarraitu irakurtzen
2664
Datorren ostiralean Aldapa Haundi Kultur Elkartean mus txapelketa herrikoia jarriko da martxan. Gaueko 11tan emango zaio hasiera txapelketari.     ...
Jarraitu irakurtzen

b2ap3_thumbnail_VII.jpg

    Datorren larunbatean hilak 18, VII. garagardo azoka egingo dugu Korta eta Zapas enparantzan. Eskuratu herriko tabernetan egun horretarako salgai egongo diren menu-txartelak. Menu-txartela erosteko azken eguna, asteartea 14.   Etorri Garagardo Azokara. Laguntzaileak: AULIA Sagardotegia, TXIRBIL Aroztegia, GAZTE-PIKU, EDER...
Jarraitu irakurtzen
2653
    Ostiralean Patxi Ezkiaga Kultur Etxean oso saio interesgarria izan genuen. Udalak antolaturik Oroimen Historikoaren inguruko hitzaldiak herriko 70 lagun inguru bildu zituen. Bakartxo Mendez alkatearen agurrarekin hasi zen saioa eta ondoren Aritza Kultur Elkarteko Esti Amenabarrok hartu zuen hitza. Billabona herrian Gerra zibila eta ...
Jarraitu irakurtzen
1515
Datorren ostiralean, arratsaldeko 7tan, Patxi Ezkiaga kultur Etxean Legorretako Oroimen Historikoaren proiektua publikoki aurkeztuko da. Urte betez ikerketa talde bi arituko dira Frankismoaren historia berreskuratzen eta herritarren kontakizunak eta oroiemen kolektiboa jasotzen.   Legorretako bilakaera historikoa ezagutu nahi duen ikerketa b...
Jarraitu irakurtzen