Menu

elegunea buru

eLegunea

nor gara / quiénes somos

"Tantaz tanta" ez da mugimendu bat, ez erakunde politiko bat, ez zorrotz antolatutako egitura bat. Ekimen sozial bat gara, hainbat sektoretako pertsonek osatutako iniziatiba bat, zeregin bakarra duena: giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko itsaso handi bat bultzatu eta antolatzea urtarrilaren 11an Bilbon.


Ez dugu ez asmorik ez gaitasunik lehenagoko inongo erakunde ordezteko. Oraingoz, herritarren sare jaioberri bat besterik ez gara, tanta talde bat, baina zainak esaten digu badaudela milaka eta milaka gehiago itsaso bat sortu nahi dutenak gaurko egoerarekin kezkatuta daudelako eta gauzak aldatu nahi dituztelako.


Itsaso honetako lehenengo ur jarioa azaroaren 9an sortu zen, eta ez genuen tokia aukeratu itsu-itsuan. Gernika gerraren izugarrikerien ikonoa da, eta gaur egun bakearen sinboloa. Eta Astra, arma-lantegi zaharra, herri kulturaren faktoria bat da orain.



"Tantaz tanta" no es un movimiento, ni un organismo político, ni una estructura perfectamente organizada. Somos una iniciativa social, compuesta por personas de distintos sectores, cuyo quehacer único será promocionar y organizar un gran mar por los derechos humanos, la resolución y la paz, el próximo 11 de enero en Bilbo.


No tenemos la vocación ni la capacidad de sustituir a ninguna organización anterior. De momento somos una incipiente red ciudadana, un pequeño grupo de gotas que intuye que hay cientos de miles más dispuestas a ser mar, porque están preocupadas con la situación actual y quieren cambiar las cosas.


El primer manantial de este este mar surgió el pasado 9 de noviembre, y el escenario del acto no fue escogido al azar. Gernika, icono de los horrores de la guerra, es hoy un símbolo de paz. Y Astra, la vieja fábrica de armas, es hoy una factoría de cultura popular.

Ez dago sarrerarik.