Menu

jaiak

Legorretako herri jaiak Azintzio egunean ospatzen dira, Aste Santua baino berrogei egun geroago, Gizon Pikua jartzearekin batera. Jaien errepikapen eguna Corpus ondorengo larunbatean ospatzen da, herriko plazan kuadrilla guztiak biltzen dituen usadiozko meriendarekin.

Horietaz gain, Legorretan garrantzi txikiagoko beste jaiegun batzuk ospatzen dira, hala nola Santa Ageda bezpera, dantzari txiki eguna, San Juan bezpera, barazki festa, garagardo azoka, jubilatuen eguna, gazte festak, Santa Zezilia, San Tomas, Eguberriakā€¦