Menu

Irrintzi Alai dantza taldea

Irrintzi Alai dantza taldea / Grupo de danza Irrintzi Alai

nor gara / quiénes somos

Irrintzi Alai dantza taldea, Euskal Herriko herri txiki bateko taldea dela kontutan izan behar dugu. 1980.urtean sortu zen, XX.mende bukaera aldera gutxi gorabehera. Urte guzti hauetan, jarraipen egokia izan duela azpimarragarria da, eta aipatu, aurten ere ez dela gutxiago izan. Hain zuzen ere, 50 pertsona inguru gara 4 urteko haurretatik hasita. Lehen aipatu dugun moduan, herri txiki bateko dantza taldea izanik, gureak ditugun Euskal Dantza tradizionalak ikastea eta bide batez horiek ikasten ongi pasatzea dugu helburu nagusiena.

Adinaren araberako sei talde ezberdinetan banatuak gaude. Txikienek Euskal Dantza tradizionalak ikasten dituzte, eta zaharrenek, aldiz, koreografiak egiten dituzte ikasitako pausuez baliaturik.

Ez da ahaztu behar dantza taldeak herriari eskaintzen diona. Urte guztian zehar dantzako ikasleek ikasitakoa, herritarrei herriko jaietan zein San Juan bezperan egiten ditugun erakustaldietan gozatzeko aukera ematen diegu.

2013-2014 ikasturtean, orain arteko lanarekin jarraitzeaz gain beste hainbat egitasmo ditugu eskuartean. Horietako bat aipatzearren, Errioxako beste herri bateko dantza talde batekin egingo dugun elkartrukea dugu. Batetik, interesgarria iruditzen zaigulako, gugandik gertu egiten diren beste dantza mota batzuk legorretako herritarrei erakustea eta bestetik, euskal dantzak beste lekuetan ezagutarazteko asmoz.



El grupo de baile Irrintzi Alai, se inició más o menos en el año 1980; hacia el final del siglo XX. Todos estos años ha tenido un seguimiento muy bueno, y la verdad, este año no ha sido menos. En efecto, somos alrededor de 50 bailarinas y bailarines; empezando desde los 4 años. Somos un grupo de baile de un pueblo pequeño, y tenemos como objetivo aprender los ya mencionados bailes tradicionales vascos, siempre y cuando nos lo pasemos bien; tanto los pequeños como los mayores.
Teniendo en cuenta las edades, nos dividimos en 6 grupos. Los más pequeños aprenden a bailar los bailes tradicionales vascos, más conocidos como "Euskal Dantzak"; y en cambio los mayores, aprenden coreografías.

No nos podemos olvidar de lo que de el grupo le ofrece al pueblo, ya que todo lo aprendido durante el año o curso, solemos plasmarlo en distintas actuaciones, tales como las fiestas del pueblo o la víspera de San Juan.

En el curso 2013-2014 a parte de seguir con la planificación de todos los años anteriores, tenemos en mente o entre manos algunas otras ideas. Por mencionar alguna de ellas, nos encontramos con la siguiente: vamos a hacer un intercambio con otro pueblo de la Rioja. Por un lado, porque nos parece interesante enseñarles a todos los legorretarras qué otros tipos de bailes se efectúan, y por otro lado, para que los bailes vascos se den a conocer en otros sitios.

572
Aldez aurretik, aurtengo helduen dantza ikastaroak aldaketa bat izango duela adierazi nahi dugu. Egunez aldatu dugu eta beraz, larunbatetan izan beharrean, asteazkenetan izango da, arratsaldeko 19:30etan. Izena emateko bi aukera dituzue: liburutegian edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. emailean. Bietan izen-abizenak eta mugikor zenbakia adieraztea ...
Jarraitu irakurtzen
729
Beste urte batez, dantza ikastaroa antolatzeko asmotan gabiltz Irrintzi Alai dantza taldeko kideak. Hori dela eta, aurtengo ikastaroaren nondik norakoak erabakitzeko, bertan parte hartu nahi duen ororekin bildu nahiko genuke. Beraz, biltzeko deialdia zabaldu nahi dugu.  NOIZ: Azaroak 23 ORDUA: 18:30 NON: Kultur etxean...
Jarraitu irakurtzen
2463
b2ap3_thumbnail_IMG-20150522-WA0016.jpg
Larunbat honetan, maiatzak 30, I. Erromeria eta II. Sagardo Eguna izango da Legorretan. 18:00etan hasiko da sagardo eguna, Legorretako hiru elkarteek antolatuta: Bilkoin, Aldapa Haundi eta Jo Ta Keak, hain zuzen. Edalontziak hiru euro balioko du, eta pintxoak, berriz, euro bat. Erromeria, berriz, jarraian hasiko da. Irrintzi Alai dantza taldeak a...
Jarraitu irakurtzen