Menu
Loading…

Argazki zaharren bilketa

Gehiago irakurri

LUAren 16. zenbakia kalean

Gehiago irakurri
  • 0
  • 1

LGTBI komunitatea babesteko, Legorretan harro

egilea
  • Textuaren neurria aldatu: Haundiagoa Txikiagoa
  • Ikustaldiak: 226
  • Harpidetu eguneraketak jasotzeko
  • Inprimatu
226

'LEGORRETAN HARRO'

SEXU ASKAPENERAKO EGUNA OSPATUKO DA HERRIAN

Ekainaren 28ko nazioarteko egunaren harira, Legorretako Udaleko Berdintasun Taldeak hitzaldi bat eta pelikula baten emanaldia antolatu du ekainaren 27rako.

Bereziki herri txikietan orientazio sexual anitzen inguruan dauden tabuak, erasoak eta zailtasunak hausteko eta ikusarazteko helburuarekin Legorretan Harro eguna ospatzea erabaki da, lehen aldiz.

EGITARAUA: EKAINAK 27, ASTEARTEA

  • 18:00: Legorretako udaletxeko areto nagusian, Goierriko Zubia taldeko Ander Matxainek hitzaldi dinamikoa eskainiko du: orientazio sexuala, “armairutik ateratzea”, aurreiritziak, aniztasuna, tabuak…
  • 21:00: Legorretako Herri Antzokian, ‘Breakfast on Pluto’ filma | Drama-komedia, Neil Jordan, 2005 | +12

Era berean, Harrotasunaren Astea deitu dugun programan, ekainaren 28an Donostian izango den manifestaziora joateko eta ekainaren 30ean Beasainen amaituko den I.go TRANS zikloan parte hartzeko deia egin dugu.

b2ap3_thumbnail_Legorretan-harro.jpg