Menu

Ugaro kirol eskola

Ugaro kirol eskola / Deporte escolar Ugaro

nor gara / quiénes somos

Eskola Kirola Guztiontzat !!

Gipuzkoako Foru Aldundiak jartzen du martxan urtero, Gipuzkoako ikastetxe, udal, kirol federazio eta klubekin elkarlanean, ESKOLA KIROLA JARDUEREN PROGRAMA, 6 urtetik 16ra bitarteko ikasleei zuzendua. Eskola kirola programaren bitartez, Gipuzkoako ikasle guztiak kirola egiten hastea lortu nahi da. Ikasle guztiei kirol anitz probatzeko aukera eskainiz.

Eskolan kirola egitea funtsezko heziketa baliabidea da umea behar den bezala haz dadin. Kirolaren bidez hezi egingo ditugu, gaitasun berriak aurkituko dituzte, joko eta portaera arauak bere egingo dituzte, beren burua eta besteak errespetatzen ikasiko dute: Esan dezakegu garrantzi handiko faktorea dela kirola gizartean bizitzeko prozesuan.

IRABAZTEA EZ DA HELBURU NAGUSIA, PARTE-HARTZEA BAIZIK.

HELBURUA: "Adiskidetasuna, Dibertimendua eta Kiroltasuna bultzatzea eta parte-hartzaileenganako errespetua (beste jokalariak, epaileak, mahaiko partaideak eta gurasoak".

Baina ezin dezakegu ahaztu prozesu guzti horretan funtsezko dela gurasoek, hezitzaileek eta jendeak eta, batez ere, kirol jarduerak aurrera eramaten aritzen diren guztiek duten zeregina, horiek guztiek baitira EREDU nagusi ikasleentzat. UGARO Herri Ikastetxean, 6-12 urte bitarteko haurrak parte-hartzen dute Eskola Kirolean, orotara, 75 haur dira. Legorretako haurrekin batera, Itsasondoko haur batzuek ere gurekin parte-hartzen dute, harreman on bat dugu eta bi ikastetxeen artean.


¡¡ Deporte Escolar para Todos/as !!


La Diputación Foral de Gipuzkoa pone en marcha cada año, en colaboración con los centros escolares, los ayuntamientos , las federaciones y clubes deportivos guipuzcoanos, el PROGRAMA DE ACTIVIDADES DE DEPORTE ESCOLAR dirigido a escolares entre los 6 y 16 años. Este programa tiene por objetivo iniciar a la práctica deportiva a toda la población infantil guipuzcoana. Donde se ofrece a todos/as los/as escolares la posibilidad de que conozcan diversos deportes.
El deporte en edad escolar es un recurso educativo fundamental para el desarrollo del/de la menor. A través del deporte se educa, se descubren nuevas habilidades, se asumen normas de juego y conducta, se aprende a respetarse a uno mismo y a los demás, podemos concluir que es un factor de gran relevancia dentro del proceso de socialización.


Pero no podemos olvidar que en todo este proceso es fundamental el papel que los padres/madres, educadores, público y demás personas que intervienen en el desarrollo de las actividades deportivas diseñadas asuman, ya que ellos/as constituyen el primer EJEMPLO para los/as escolares.

En el Deporte Escolar  participan los escolares entre 6-12 años, en total son 75. Junto a los escolares de Legorreta participan algunos alumnos de Itsasondo, ya que existe muy buena relación entre los dos centros.
Ez dago sarrerarik.