Udal tasen laguntzak eta hobariak
Udal tasen diru-laguntzak
Definizioa: Legorretako Udal zerga eta tasak ordaindu ahal izateko emango diren diru-laguntzak.
Udal diru laguntza hauek ondorengo zerga eta tasentzat izango dira:
-Hiri ondasun higiezinen gaineko zerga
-Edateko uraren horniketagatiko tasa
-Zaborrak biltzegatiko tasa.
Nork eska dezake:
-Bizikidetza-unitateko diru sarrerek ezingo dute gainditu Udal zerga eta tasak ordaintzeko diru-laguntzak araudian zehazten diren mugak
-Eskatzailea erroldan adierazten den etxebizitzan erroldatuta egon beharko da
-Bizikidetza-unitatea osatzen dutenek Udal zerga eta tasak ordaintzeko diru-laguntzak araudiko 2. artikuloko 3.puntuko baldintzak bete beharko dituzte
Udal araudia:
Udal diru-laguntzak arautzen dituen udal arautegia: https://www.legorreta.eus/udala/udal-arautegia#31-udal-diru-laguntzak
Izapidea zeinek:
Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan
Erabakia zein organok hartzen duen:
Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuak
Familia ugarien hobariak
Definizioa: familia ugarien titulua dutenentzat hobarian datza.
Hiru hobari mota:
-Adin txikiko edo 24 urtetik beherako 3 seme-alaba, baldin eta azken horiek ikasten ari direla egiaztatzen badute eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino ordainsari txikiagoa jasotzen badute: Kuota osoaren %75.
-Adin txikiko edo 24 urtetik beherako 4 seme-alaba, baldin eta azken horiek ikasten ari direla egiaztatzen badute eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino ordainsari txikiagoa jasotzen badute: Kuota osoaren %80.
-Adin txikiko edo 24 urtetik beherako 5 seme-alaba, baldin eta azken horiek ikasten ari direla egiaztatzen badute eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino ordainsari txikiagoa jasotzen badute: Kuota osoaren %90.
Nork eska dezake: familia ugaria osatzen duten familiek; baldin eta horiek aurrekoak nahiz udal araudiak jasotzen dituen baldintzak betetzen badituzte.
Udal araudia: https://www.legorreta.eus/udala/udal-arautegia#31-udal-diru-laguntzak