Zaintzaileentzat laguntza programa
ZAINTZAILE ZAINDU ZAITEZ!
Definizioa: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetatik ZAINTZAILE ZAINDU ZAITEZ! izeneko zaintzaile funtzioa garatzen ari diren pertsonei eskainitako autolaguntza taldearen dinamizazioa jartzen da abian hilabetean behin.
Hauxe, elkarri entzun, elkarrekin hausnartu eta batak bestetik ikasteko aukera ahalbidetzeko bitartekoa izateko helburuarekin sortzen da.
Saio hauetan, bizipen eta egoera desberdinak kudeatzeko tresnak emango zaizkie parte hartzaileei, metodologia parte hartzailearen bidez nagusiki, baina baita azalpen eta material teorikoa iristaraziz ere:
-Estres egoerak kudeatzeko tresna praktikoak emango dira.
-Komunikazio ez bortitza landuko da.
-Sentimenduak identifikatzen eta kudeatzen ikasiko da.
-Presazko eta garrantzizko gaien inguruan hausnartu eta irizpideak emango dira.
-Motibazio eta automotibaziorako abileziak ikasiko dira.
-Zaintzaileen autoestima landuko da.
-Erlajazio ariketak egingo dira.
-Genero ikuspegiari garrantzia emango zaio, eta ikasturte honetan praktikaren bidez ere hausnartuko da.
Nori zuzendua: zaintzaile funtzioa garatzen ari diren pertsonei
Izapidea zeinek:
Aurrez aurre: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan
Zaintzaileei laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Programa (Sendian)
Definizioa: Mendekotasuna duen adineko pertsona batekin bizi diren familiei edo bizikide zaintzaileei laguntzak ematen zaizkie, familia-desorekak prebenitu, bizikidetza normalizatua eskaini eta mendekotasuna duen adinekoari arreta eskaintzeko.
Mendekotasuna duten adineko pertsonak beren etxean mantendu eta zaintzeko:
-Prestakuntza-ikastaro teoriko-praktikoak
-Laguntza-taldeak
-Laguntza psikologikoa.
-Egoitza-arreta asteburu eta jaiegunetan
-Eguneko arreta asteburu eta jaiegunetan.
Nori zuzendua:
Mendekotasuna duten adinekoak zaintzen dituzten eta ondorengo baldintzak betetzen dituzten familiak edo zaintzaileak:
-Mendekotasuna duen adineko pertsona, Gipuzkoako Lurralde Historikoan gutxienez azken bi urtetan bizi izan dena.
-Mendekotasuna duen adineko pertsona eta hura zaintzen duen familia edo zaintzailea unitatea elkarrekin bizi direla egiaztatuta egotea.
Izapidea zeinek:
Aurrez aurre: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan
Erabakia zein organok hartzen duen:
Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politiketako Departamentua