Eguneko arreta zerbitzua, elkarrizketa Joxe Lasari, LGTBI diagnostikoa, udalekuak eta gai gehiago izango dituzue irakurgai 28. LUA aldizkarian. Hemen DIGITALEAN, eta laster jasoko duzue etxeko buzoian.
Eguneko arreta zerbitzua, elkarrizketa Joxe Lasari, LGTBI diagnostikoa, udalekuak eta gai gehiago izango dituzue irakurgai 28. LUA aldizkarian. Hemen DIGITALEAN, eta laster jasoko duzue etxeko buzoian.
Errepide Nazionalean, kanposantu azpiko parean, mendiko lurrak egonkortzeko lanak egingo ditu foru aldundiak. Uztailaren 19an hasiko dira lanak, eta lau aste iraungo dute. Bitarte horretan, inguruko trafikoan eraginak izango dira, eta bidegorri zati hori itxita egongo da.
Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak eta herriko zenbait boluntariok antolatu dute proba, udalaren eta beste zenbait erakunderen babesletzarekin. Kadete eta junior mailako txirrindulariak lehiatuko dira, gizonezkoak eta emakumezkoak.
Mugikortasun plana osatzen ari da Legorretako Udala, Endara aholkularitza etxearekin. Lehen diagnosia egiten ari da, eta, diagnosi hori osatzeko, galdetegi bat banatu da etxez etxe, herritarron ekarpenak jasotzeko.
Ekainaren 28a da gaur, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna, eta, aurten, Bizigarri diagnostikoa aurkeztu berritan, udalak bere konpromisoa berresten du esku artean dituen erronkei erantzukizunez ekiteko.
Uztailerako hiru bizikleta ikastaro antolatu ditu udalak: uztailaren 4tik 20ra izango dira, astelehen eta asteazken arratsaldetan.
Solstizioa, ohiturak eta emakumeen lana aitortzeko ibilbide antzeztua da Suak Harrotuz, Zumardia elkarteak sortutakoa. Legorretan, igandean eskainiko dute, hilaren 26an, kiroldegitik abiatuta. Ordu erdiko ikuskizuna da, eta hiru txanda izango dira: 18:00etan, 18:30etan eta 19:00etan. Txanda bakoitzean gehienez hogei pertsonak parte har dezakete, eta, egoki antolatu ahal izateko, aurrez izena eman behar da FORMULARIO HONETAN edo udaletxean. Ostirala izango da horretarako azken eguna.
Ostegunean, San Joan bezperan, afari-merienda izango da plazan, eta udalaren mahai eta aulkiak eskatu ahal izango dira aurrez, FORMULARIO HONETAN edo udaletxean bertan. Osteguna izango da azken eguna (13:00 arte).
Datorren astelehenean, ekainaren 20an, Errefuxiatuen Munduko eguna izango da; hori dela-eta hainbat ekitaldi antolatu ditu Nissaa Asaada emakume taldeak. Alde batetik, kontzentrazioa burutuko da herriko plazan 19:30ean; ondoren, 20:00etan, "14 kilometros" pelikula izango da ikusgai Antzokian.
Eguraldi oso beroa dago iragarrita biharko, eta, badaezpada, Foru Aldundiarekin eta Atletismo Federazioarekin kontsulta egin du udalak, zein gomendio dituzten kontuan izateko. Alerta gorrian bertan behera geratuko litzateke, baina, alerta laranja dagoenez emana, irizpidea da lasterketarekin aurrera jarraitzea.
Legorretako marrazketako ikasleen lanak ikusgai izango dira bihar, ekainaren 18an, elizako portikoan. Erakusketa, honako ordutegian egongo da irekita: