Menu
Ira
28

Xakean ikasi eta jolasteko tailerra antolatu da

Xake kartela

Datorren ostegunean, urriak 5, ekingo zaio xakean ikasi eta jolasteko tailerrari. Behin martxan jarrita, bi astean behin elkartuko dira Legorretako xake zaleak, 18:00etatik 20:00etara bitartean, udaletxeko goiko solairuan. Guztiz doakoa izango da.

Jarraitu irakurtzen
  60 Ikustaldiak
60 Ikustaldiak
Ira
26

Larunbatean egingo da IV. Xendapedalak Mendi Bizikleta Martxa

Xendapedalak 2023

Ate joka daukagu Xendapedalak Mendi Bizikleta Martxaren edizio berri bat. Zehazki, laugarrena izango da, eta larunbat honetan, irailak 30 egingo da. Martxa 9:00etan abiatuko da Legorretako plazatik.

Jarraitu irakurtzen
  116 Ikustaldiak
116 Ikustaldiak
Ira
25

Betzaida Urtazak 'Mateo misteriotsua' liburua aurkeztuko du Kultur Etxean asteazken honetan

Argazkia: Amesgile Argitaletxea
Mateo misteriotsua aurkezpen kartela

Betzaida Urtaza idazle legorretarrak bere azken ‘Mateo misteriotsua’ eleberria aurkeztuko du Legorretako Kultur Etxean asteazken honetan, irailak 27. Aurkezpen ekitaldia 18:00etan izango da.

Jarraitu irakurtzen
  79 Ikustaldiak
79 Ikustaldiak
Ira
22

Zaintzaileei zuzendutako Zainduz Zaindu programa eskainiko du Udalak

Legorretako Udalak urritik aurrera zaintzaile funtzioa garatzen ari diren pertsonentzako Zainduz Zaindu programa jarriko du abian. Saioak autolaguntza talde baten bitartez egingo dira, eta Nerea Redondo Otamendi izango da gidaria. Elkarri entzun, elkarrekin hausnartu eta batak bestearengandik ikasteko aukera paregabea da.

Jarraitu irakurtzen
  138 Ikustaldiak
138 Ikustaldiak
Ira
21

Guraso Eskolak ikasturte berri bati ekingo dio

Gurasko Eskola 23 24

Beste ikasturte batez, Legorretako Guraso Eskola urrian izango da bueltan. Zehazki, hilaren 16an ekingo dio, astelehena, eta hurrengo hilabeteetan ere hil bakoitzeko astelehenetan osatuko dira saioak: urriak 16, azaroak 13, abenduak 11, urtarrilak 8, otsailak 5, martxoak 4, apirilak 15 eta maiatzak 13.

Jarraitu irakurtzen
  88 Ikustaldiak
88 Ikustaldiak
Ira
20

Furgobaratza Legorretan izango da irailaren 26an

Furgobaratza kartela

Furgobaratza zerbitzu ibiltariak urteko laugarren eta azken geldialdia egingo du Legorretan hurrengo irailaren 26an, asteartea. 18:00etatik 19:00etara bitartean egongo da Baratze Parkean, eta kasu honetan, haziei eta hazitegiei inguruko azalpenak eman eta zalantzak argituko dituzte.

Jarraitu irakurtzen
  98 Ikustaldiak
98 Ikustaldiak
Ira
19

Urrian itzuliko dira gimnasia saioak eta Pikuak Kalera ibilaldiak

GZ jarduerak

Legorretako Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik beste urte batez antolatu dira osasun fisikoa, kognitiboa, soziala eta emozionala zaintzeko eta ongizatea modu integralean indartzeko hainbat ekintza. Urritik aurrera egongo da bi ekintzaz disfrutatzeko aukera egongo da.

Jarraitu irakurtzen
  108 Ikustaldiak
108 Ikustaldiak
Ira
18

Zabalik dago yoga ikastaroan izena emateko epea

Legorretako Udaleko Kultura Sailak yoga ikastaroak antolatu ditu beste ikasturte batez, eta dagoeneko zabalik dago 2023-2024 ikasturterako izena emateko epea. Horretarako azkeneko eguna irailaren 26a izango da.

Jarraitu irakurtzen
  100 Ikustaldiak
100 Ikustaldiak
Ira
18

Bilkoin elkarteak 50. urteurren festa ospatuko du asteburu honetan

Bilkoin egitaraua

Ekintza desberdinez osaturiko programazioa antolatu du Bilkoin Kultur eta Kirol Elkarteak asteburu honetarako. Izan ere, 50 urte bete ditu elkarteak aurten, eta hori ospatzeko, bi eguneko festa antolatu dute herrian.

Jarraitu irakurtzen
  138 Ikustaldiak
138 Ikustaldiak
Ira
15

Zabalik dago euskara ikasteko matrikulazio kanpaina

Euskaltegiko ikastaroak

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak euskara ikasteko ikastaroak eskainiko ditu 2023-2024 ikasturterako. Eskaintza zabala eskaintzen da: maila guztietako (A1,A2,B1,B1,C1 eta C2) titulu guztiak eskuratzeko aukera eta ordutegi zabala. Gainera, hainbat ikastaro mota egongo dira: aurrez aurreko klaseak, autoikaskuntza, online, guraso taldeak, jubilatu taldeak, AISA eta  mintza-saioak, besteak beste.

Jarraitu irakurtzen
  96 Ikustaldiak
96 Ikustaldiak
Ira
14

“Kaixo Goierri!” kanpaina aurkeztu du BIDARIk, tokiko merkataritza sustatzeko

KaixoGoierri1

Goierriko tokiko merkataritza sustatzeko helburuarekin jaio zen BIDARI lantaldea 2023ko martxoan, eta lehen kanpaina aurkeztu berri du prentsaurrean: “Kaixo Goierri!”.

Jarraitu irakurtzen
  95 Ikustaldiak
95 Ikustaldiak
Ira
14

Gautena elkarteak autismoari buruzko hitzaldi bat eskainiko du ostiral honetan

Gautena hitzaldia

Pikuk Kirol Klubak larunbaterako antolatutako VI. Lasterketa Solidarioaren baitan, Gautena elkarteak autismoari buruzko hitzaldi bat eskainiko du ostiral honetan, irailak 15, Legorretako udal aretoan 18:00etatik aurrera. Hitzaldiak autismoaren errealitatea gerturatzea izango du helburu, eta gertutik bizi duten bi amek eskainiko dute.

Jarraitu irakurtzen
  150 Ikustaldiak
150 Ikustaldiak

Sartu