
2022an zehar mugikortasun plana garatu zuen udalak, herritarren parte hartzearekin, eta emaitza aurkeztuko da orain.
2022an zehar mugikortasun plana garatu zuen udalak, herritarren parte hartzearekin, eta emaitza aurkeztuko da orain.
2023ko Azintzio jaietako egitaraurako zortzi azal proposamen ditugu eskura, eta herritarren botoekin erabakiko da zein aukeratu. Boto gehien jasotzen duen kartela izango da aurtengo egitarauko azala, eta parte-hartzaileen artean gazta bat zozketatuko da. Bi aukera daude botoa emateko:
Larunbatean, hilaren 25ean izango da aurtengo LegoReggae jaialdia Legorretan. Urtero bezala, kartel borobila osatu dute antolatzaileek, bertako zein nazioarteko punta-puntako musikari eta artistekin. 18:00etan, kalejira izango da herrian, eta 22:00etan hasiko dira kontzertuak, kiroldegian.
Otsailaren amaieran, Osakidetzak herritarrak osasun-arreta zein hizkuntzatan jaso nahi duten adieraztera animatuz kanpaina jarri zuen abian. Horren arabera, hautatutako hizkuntzan izango dute harremana osasungintzako profesionalekin, eta hautatzen duten hizkuntzan jasoko dituzte gutunak, oharrak eta antzeko jakinarazpenak ere.
Datorren asteazkenean, martxoaren 22an, Jasmila Zbanic-ek zuzenduriko 'Quo vadis, Aida?' pelikula izango da ikusgai 19:00etatik aurrera. Pelikula honetan, Bosnian NBErako itzultzaile gisa lan egiten duen emakume baten historia kontatzen da. Serbiar armadak bera bizi den herria okupatzen duenean, bere familia NBEko eremuetan babesa bilatzen duten milaka pertsonen artean dago. Negoziazioetan parte hartzen duenez, Aidak informazio garrantzitsua du eskura.
Bihar, martxoaren 18a, 18:30ean emango zaio hasera urtero egin ohi den talo festari. Ugarotarrak guraso elkarteak, Udalarekin elkarlanean, antolatutako ekitaldia frontoian izango da. Animatu eta gozatu!
2022. urtean hainbat partaidetza saio egin zituen udalak herritarrekin, hirigintza plana osatzeko diagnostikoa egiteko. Orduan jasotako proposamenekin, aurrerapen dokumentua prestatu du talde idazleak, eta jendaurrean aurkezteko saioa izango da datorren astean.
Ostiralean, martxoaren 17an, musika kontzertua izango da gaztetxean 'Esanezin' taldearen eskutik. Saioa, 22:00etan hasiko da eta sarrera 4 eurokoa izango da. Animatu!
2023ko Azintzio jaietako egitarauko portada aukeratzeko egin ohi den lehiaketa martxan da eta interesatuek martxoaren 17ko 14:00ak arteko epea izango dute beren lanak aurkezteko. Kartelak udaletxean zein kultur etxean aurkeztu daitezke eta baita honako helbide elektronikoan ere: .. Hementxe dituzue lehiaketako oinarriak:
Asteazkenean, martxoaren 15ean, 'Otra ronda' pelikula ikusteko aukera izango da antzokian, 19:00etatik aurrera.Thomas Vinterberg zuzendariaren film danimarkar honetan institutuko lau irakasle esperimentu soziologiko batean murgilduko dira; hauxe izango da esperimentua: horietako bakoitzak bere gorputzeko alkohol-tasa maila berean mantendu beharko du eguneroko bizitzan, bizitzako alderdi guztietan hobetu dezaketela erakusteko. Animatu!
Legorretako Udaleko Berdintasun Sailak zoru pelbikoa lantzeko ikastaro bat antolatu du. Martxoaren 27an hasi eta ekainaren 19ra bitarte, astean behin izango da, astelehenero.
Legorretako Udalak deialdia egin du bake epailearen kargua hartzeko interesaturik dauden izangaiek izena emateko. Gaur argitaratu da iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta hamabost egun balioduneko epea zabaldu da interesa dutenek eskariak aurkez ditzaten.