Menu
Urt
12

Ezpalak eta Dukkha taldeak izango dira antzokian

FmMZ4y3WYAEG6jO

Negu-udaberri honetarako egitaraua aurkeztu du Satto elkarteak, eta bihar izango da lehen kontzertua, hilaren 13an.

Jarraitu irakurtzen
  366 Ikustaldiak
366 Ikustaldiak
Urt
12

Herriko festetako musika taldeak aukeratzen joateko bilera egingo da bihar

Herriko festak antolatzeko bilera otsaila edo martxoa inguruan egin ohi da; eta, askotan, hilabete gutxiko tartea izanda, musika taldeak aukeratzeko eta lotzeko zailtasunak izan ditugu. Hori dela-eta, eta herriko talde baten ekimenez, festetan izango ditugun musika taldeak zehazten joateko lehenengo bilera burutuko da bihar, ostirala, udaletxeko batzar aretoan 18:30ean. Dagoeneko hainbat talderen aurrekontuak jaso ditugu eta horiek aztertzearekin batera, proposamen berriak luzatzeko aukera ere izango da. Beraz, herritar guztiei parte hartzeko deialdia luzatu nahi diegu eta, horrela, denon gustuko jaiak antolatu.

Jarraitu irakurtzen
  202 Ikustaldiak
202 Ikustaldiak
Urt
09

'Ekonomia zirkularra, bertako produktuekin eginiko sukaldaritza' ikastaroa izango da urtarril-otsail bitartean

Kultura Sailak ikastaro bat antolatu du, ekonomia zirkularra eta bertako produktuekin eginiko sukaldaritza lantzeko, Cebanken eta Bilkoin elkartearen laguntzarekin.

Jarraitu irakurtzen
  323 Ikustaldiak
323 Ikustaldiak
Abe
30

San Silvestre krosa, 12:00etan

San Silvestre 2022 page 0001

Bihar, abenduak 31, San Silvestre krosa jokatuko da Legorretan, Pikuk kirol klubak eta Jotakea, Bilkoin eta Aldapa Haundi elkarteek antolatuta. 12:00etan hasiko da, eta izen-ematea, berriz, 10:45etik 11:45era bitarte izango da, udaletxean, doan.

Jarraitu irakurtzen
  310 Ikustaldiak
310 Ikustaldiak
Abe
29

'Erre. Aldarri bat bertsoz' emanaldia izango da bihar, antzokian

erre editablea page 0001

Haizea Aranak, Oihana Aranak, Aner Peritzek eta Leire Vargasek eRRe. Aldarri bat bertsoz emanaldia aurkeztuko dute bihar, abenduaren 30ean, Legorretan. Herri Antzokian izango da, 19:00etan, doan (16 urtetik gorakoentzat).

Jarraitu irakurtzen
  373 Ikustaldiak
373 Ikustaldiak
Abe
28

Marranita txapelketa ostiralean Aldapa Haundi elkartean

Ostiralean, abenduaren 30ean, marranita txapelketa izango da Aldapa Haundi, Bilkoin eta Jota Kea elkarteek antolatuta. Txapelketa 23:00etan hasiko da eta izen ematea aurretik egingo da 5 eurotan.

Jarraitu irakurtzen
  165 Ikustaldiak
165 Ikustaldiak
Abe
27

Perli eta Koxkoloren emanaldia izango da bihar Kultur Etxean

Bihar, abenduaren 28an, Perli eta Koxkolok emanaldia eskainiko dute Kultur Etxean 7 urtez azpikoentzat. 'Abentura zirraragarriak' titulutzat daraman ikuskizun honetan, Perlik eta Koxkolok bidaia liluragarri bat egitera eramango gaituzte. Musikak eta dantzak lagunduta, leku zoragarriak eta oso lagun bitxiak aurkituko dituzte munduan zehar, eta ilargira ere iritsiko dira. Emanaldia, 18:00etan hasiko da.

Jarraitu irakurtzen
  231 Ikustaldiak
231 Ikustaldiak
Abe
26

Potx eta Lotx pailazoen emanaldirako sarrerak salgai bihartik udaletxean

Potx eta Lotx pailazoek emanaldia eskainiko dute urtarrilaren 4an Antzokian. 'Aireportuan' titulua duen saioa 18:00etan hasiko da eta sarreraren prezioa 3 eurokoa izango da; bi urtez azpikoek ez dute ordaindu beharko. Sarrerak eskuragai jarriko dira bihartik, abenduaren 27tik, aurrera udaletxean. 

Jarraitu irakurtzen
  238 Ikustaldiak
238 Ikustaldiak
Abe
23

'Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak' liburua aurkeztuko du Miren Azkarate egileak asteartean

ikusezinak erbesteratuen haurrak

Datorren asteartean, hilaren 27an, Ikusezinak, erbesteratuen haurrak liburua aurkeztuko du Miren Azkarate idazleak. Aldapa Haundi elkartean izango da aurkezpena, 19:00etan. Haur maletadunen, hau da, iheslari nahiz deportatuen seme-alaben bizitza jaso du Azkaratek, zortzi testigantzatan oinarrituta. Tartean, berak bizi izandakoaren berri eman du, bere aita ere iheslari izan zelako.

Jarraitu irakurtzen
  229 Ikustaldiak
229 Ikustaldiak
Abe
23

Olentzero etorriko da bihar Legorretara

Bihar, abenduak 24, Eguberri bezpera, Olentzero etorriko da Legorretara, eta kantuan ibiliko dira herritarrak. Hauexek dira iragarritako ordutegiak:

Jarraitu irakurtzen
  217 Ikustaldiak
217 Ikustaldiak
Abe
19

San Tomas eguna ospatuko du eskola komunitateak asteazkenean

Urtero bezala, aurten ere San Tomas eguna ospatuko du eskola komunitateak.

Jarraitu irakurtzen
  234 Ikustaldiak
234 Ikustaldiak
Abe
16

Gaztetxoentzako igandeko filma: 'La visita'

Igandean, abenduaren 18an, 'La visita' filma ikusteko aukera izango dute herriko gaztetxoek (zehazki, 13 urtetik gorakoei zuzendutako dilma da). Filma, beti bezala, 17:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da.

Jarraitu irakurtzen
  225 Ikustaldiak
225 Ikustaldiak

Sartu