Bihar, abenduaren 14a, 'Alcarrás' filma izango da ikusgai Antzokian, 19:00etan. Carla Simonek zuzenduriko filma honek sari ugari eskuratu ditu orain arte eta datorren Oscar sarietarako sailkatua ere izan da. Filma, bertsio originalean eskainiko da, hau da, katalanez gaztelerako azpitituluekin.
Eguberri hauetan ere izango da zerekin gozatua Legorretan. Ekitaldi bakoitzaren eguna gerturatu ahala zabalduko da informazio gehiago.
Asteazkenean, hilaren 7an, itxita egongo dira udaleko bulego orokorrak; baita astearte eta ostegunean ere. Ondorioz, aste honetan, edozein tramite egiteko gaur edo ostiralean egongo da aukera.
Abenduaren 17an, Lehendakari gaia antzezlana eskainiko du Txalo konpainiak Legorretako Herri Antzokian, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreekin.
Legorretako herri baratzeetan partzela batzuk hutsik daude, eta horiek betetzeko deialdia egin du udalak.
Abenduaren 11n, 19:00etan, Ruper Ordorika eta bere bandaren kontzertua izango da Herri Antzokian, Sattok antolatuta. Arkaitz Miner, Lutxo Neira, Hasier Oleaga, Eduardo Lazaga eta Nando De La Casa izango ditu lagun Ruperrek.
Printzesak kontu kontari izeneko ipuin kontaketa eskainiko du Maider Galarza kontalariak asteazkenean, 18:00etan, kultur etxean. 5 urtetik gorako umeentzat.
Bihar, azaroaren 27a, 'After' pelikula izango da ikusgai antzokian, 17:00etatik aurrera. Pelikula hau gazteek aukeratutakoa izan da eta 12 urtetik gorakoei dago zuzendua.
Datorren ostiralean, abenduaren 2an, euskarak Legorretan duen egoerari buruzko aurkezpena egingo du Garikoitz Goikoetxea UEMAko teknikariak, Elegunea euskara elkarteak antolatuta. Euskara Legorretan: norantz goaz? titulupean, datu soziolinguistikoak hartuko ditu oinarri Goikoetxeak herriko diagnostikoaren berri emateko.
Gaur, Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, honako udal adierazpen hau egin du Legorretako Udalak, eta herritarrei dei egiten die gaurko mobilizazioetan parte har dezaten. Legorretan, manifestazioa izango da, 19:00etan, Aiuri talde feministak deituta.