
Denetariko ekintzak izango dira bihar, Azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, bai aldarrikapenezkoak eta bai festa girokoak ere.
Denetariko ekintzak izango dira bihar, Azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, bai aldarrikapenezkoak eta bai festa girokoak ere.
Larunbat honetan, hilaren 26an, gaztaina jana izango da Legorretan, Ugarotarrak guraso elkarteak antolatuta eta udalak lagunduta.
2021/2022 ikasturtean, Legorretako Udalak babesturik, Ugaro eskolako 1. mailako eta 4. mailako ikasleek Arteria proiektuan parte hartu zuten, eta datorren asteazkenean, hilaren 23an, proiektu horren emaitza ikusteko aukera izango da. 18:00etan, Herri Antzokian.
Datorren asteartean, hilaren 22an, Elekun abesbatzak eta musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute elkarrekin. 19:00etan izango da, Herri Antzokian.
Larunbat honetan, hilaren 19an, Zapasen erailketaren 44. urteurrena gogoratuko du Aldapa Haundi elkarteak.
Gaur arratsaldean, 19:00etan, Belfast pelikula ikusi ahal izango da Herri Antzokian. 60ko hamarkada amaieran Irlanda Iparraldean girotutako pelikula bat da.
UEMAk antolatu du ekitaldia, eta helburua da udalerri euskaldunetako gazteen arteko harremanak sendotzea. Irekita dago izena emateko epea.
Datorren igandean, azaroaren 13an, Ritxi Lizartzak zuzenduriko 'Apaiz-kartzela' dokumentala izango da ikusgai Antzokian. Dokumental horretan, Zamorako apaiz-espetxean (1968-1976) preso zeuden lau apaiz espetxera itzuli zireneko kontakizuna egiten da; zehazki, Madrilgo, Galiziako, Kataluniako eta Euskal Herriko 53 erlijiosok zigor horretara derrigortuta egindako bidaiaren historia kontatzen du. Filmaren ondorengo solasaldian, zuzendaria bera eta Xabieir Amuriza (protagonistetako bat) izango dira. Saioa 18:00etan hasiko da, eta doan izango da.
Datorren asteazkenean, hilaren 9an, partaidetzaren inguruko formazio saio bat izango da, arratsaldeko seietan, Herri Antzokian.
Aitor Esnaola berriro kartzelan sartzeko agindu du Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren eskariz hartu du erabakia. Esnaola joan den maiatzetik zegoen hirugarren graduan: pultsera telematikoarekin herrian ibili da. Martuteneko espetxeko tratamendu-batzarrak erabaki zuen Esnaola hirugarren graduan jartzea.