
Hiru eguneko programazioarekin dator lehen aldiz ospatuko den Legorretako Gau Beltza. Igande honetan, urriak 29, ekingo zaio jaiari, eta hilaren 31ra arte luzatuko da.
Hiru eguneko programazioarekin dator lehen aldiz ospatuko den Legorretako Gau Beltza. Igande honetan, urriak 29, ekingo zaio jaiari, eta hilaren 31ra arte luzatuko da.
Maddalen eta Amets Arzallus anai-arreba bertsolariak izango dira igande honetan, urriak 22, Olaso tabernako terrazan egingo den Jainkoneko bertso saioan. Sarrera guztiz doakoa izango da.
Urriaren 15a haurdunaldiko, erditze inguruko eta jaio osteko heriotzen doluaren kontzientziazioaren mundu mailako eguna da. Egun horretan, jaio baino lehen hil den haurtxoaren edo jaio eta hil den haurtxoaren eguna. Egun honekin, denbora luzez isildutako dolu perinatala ikusarazi nahi da. Hori dela eta, Legorretako Udalak bat egingo du egun horrekin, eta omenaldia egingo die kaltetutako familiei, igande honetan udaletxea argiztatuz.
Jasotako kexa eta eskaera batzuei erantzunez, eta batez ere herritarren atsedenari lehentasuna emanez, Legorretako Udalak kanpaikaden ordutegi berria ezarri du asteazken honetatik aurrera. Modu honetan, eguneko azken kanpai-hotsa 22:00etan izango da, eta 8:00etan ekingo dio berriz, egunero.
Odol ematea saioa egingo da Legorretan datorren astean. Zehazki, urriaren 17an, asteartean. Egun osoko saioa izango da: goizeko txandan 9:30etik 12:30era eman ahalko da odola, eta arratsaldean, aldiz, 16:30etik 20:30era. Herri Antzokian egingo da.
Legorretako Aldaieta Jubilatuen Elkarteak Gasteizera egingo du irteera urriaren 18an. Bertara joateko interesatuek izena eman beharko dute derrigorrez, eta horretarako aukera astelehen eta astearte honetan egongo da: 11:30etik 12:30era, jubilatuen elkarteko bulegoan.
Legorretako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) baitan, honen inguruko aukerak ezagutu eta eztabaidatzeko partaidetza saio irekia egingo da datorren urriaren 18an. Herri Antzokian egingo da, 18:30etik 20:30era bitartean, eta herritar guztiei luzatzen zaie bertaratzeko gonbita.
Bide segurtasuna hobetzeko eta inguruko ikusgarritasuna hobetzeko helburuarekin, Errepide Nazionalean aurkitzen den autobus geltokiaren inguruan lau farola jarri dira. Autobuseko erabiltzaileez gain, bidegorria erabiltzen duten txirrindulari, korrikalari eta oinezkoetan pentsatuz ere jarri dira; azken finean, garrantzitsua baita guztien segurtasuna.
‘Euskara eta kulturartekotasuna gure hezkuntza komunitatean’ egitasmoa abian da Legorretan. Proiektu honen helburuak bi dira: alde batetik, ikastetxean euskara komunikazio-hizkuntza izaten jarraitzea, eta beste aldetik euskara ez dakiten jatorri atzerritarreko herrikideen ulermena erraztea eta haien parte-hartzea bultzatzea.
Datorren ostegunean, urriak 5, ekingo zaio xakean ikasi eta jolasteko tailerrari. Behin martxan jarrita, bi astean behin elkartuko dira Legorretako xake zaleak, 18:00etatik 20:00etara bitartean, udaletxeko goiko solairuan. Guztiz doakoa izango da.
Ate joka daukagu Xendapedalak Mendi Bizikleta Martxaren edizio berri bat. Zehazki, laugarrena izango da, eta larunbat honetan, irailak 30 egingo da. Martxa 9:00etan abiatuko da Legorretako plazatik.
Betzaida Urtaza idazle legorretarrak bere azken ‘Mateo misteriotsua’ eleberria aurkeztuko du Legorretako Kultur Etxean asteazken honetan, irailak 27. Aurkezpen ekitaldia 18:00etan izango da.