Menu
Abe
20

Hona hemen Eguberrietako egitaraua


Legorretako Udalaren partez, ondo-ondo pasa jaiegunak, eta urte berri on!

Jarraitu irakurtzen
  516 Ikustaldiak
516 Ikustaldiak
Abe
17

Salgai daude 'Moko zorrotza' antzezlanerako sarrerak

Abenduaren 28an izango da Moko zorrotza antzezlana Herri Antzokian, Txalo konpainiaren eskutik. Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola dira antzezlaneko aktoreak. Bi saio izango dira: 19:30etan bata, eta 22:30etan bestea. 10 euroan daude salgai sarrerak, udaletxean.

Jarraitu irakurtzen
  925 Ikustaldiak
925 Ikustaldiak
Abe
07

Datorren ostiralean, udazkeneko azken kontzertua antzokian


Abenduaren 14an izango da udazkeneko azken kontzertua Legorretako Herri Antzokian: EtsaiakEroak, Irkaia eta Trance taldeek joko dute, 22:30etan hasita. Sarrerak leihatilan egongo dira salgai, 5 euroan, kontzertua hasi aurretik.

Jarraitu irakurtzen
  393 Ikustaldiak
393 Ikustaldiak
Abe
03

[Bideoa] Euskararen Egunean, Euskaraldiaren amaiera

Abenduaren 3a da gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna; aurten, gainera, Euskaraldiaren amaiera ere badakar egun honek. Azaroaren 23an hasi zen, eta, 11 egunez, euskaraz hitz eginez eta entzunez ibili dira milaka eta milaka ahobizi eta belarriprest Euskal Herri osoan, bai eta Legorretan ere, jakina.

Jarraitu irakurtzen
  429 Ikustaldiak
429 Ikustaldiak
Aza
30

Material bilketa elkartasun azokarako


Ongizate lantaldeak antolatuta, aurten abenduaren 29an izango da elkartasun azoka, 11:00etatik 14:00etara; hori dela eta, egun horretan saltzeko materiala eskatu nahi dizuegu. 

Jarraitu irakurtzen
  422 Ikustaldiak
422 Ikustaldiak
Aza
28

Ipuin kontaketa, bertan behera

Amaia Elizagoien kontalariak arazoak izan ditu errepidean, Legorretarako bidean, eta ezingo da iritsi 18:00etarako. Horregatik, bertan behera geratuko da saioa.

Jarraitu irakurtzen
  316 Ikustaldiak
316 Ikustaldiak
Aza
27

'Blues bat bizitzari' liburuaren aurkezpena eta poesia errezitaldia ostiralean


Patxi Ezkiagaren antologia poetikoa argitaratu berri du Balea Zuria argitaletxeak, Blues bat bizitzari, Legorretako Udalaren laguntzaz, eta aurkezpena izango da ostiral honetan, 19:00etan, Herri Antzokian.

Jarraitu irakurtzen
  612 Ikustaldiak
612 Ikustaldiak
Aza
26

Ipuinaren Ordua asteazkenean, Ameli ipuinen jostunarekin


Asteazkenean, hilaren 28an, aurtengo azken ipuin-kontaketa saioa izango da. 2018ko Ipuinaren Ordua egitasmoa amaitzeko, kontaketa musikatua izango da, Txanpon baten truke, Ameli ipuinen jostunaren eskutik.

Jarraitu irakurtzen
  489 Ikustaldiak
489 Ikustaldiak
Aza
24

Mural margoketa eta kontzentrazioa Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunez


Igandea, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna da, eta horren inguruko ekintzak izango dira goizean.

Jarraitu irakurtzen
  383 Ikustaldiak
383 Ikustaldiak
Aza
23

Gaztaina jana eta musika eskolaren emanaldia bihar

Bihar, larunbata, hilak 24, gaztaina jana eta musika eskolaren emanaldia izango dira. 18:30etan hasita, herriko frontoian. Gaztainak guraso elkarteak prestatu eta salduko ditu, ohi bezala, eta musika eskolaren emanaldia, berriz, Santa Zezilia ospatzeko izango da. Horri lotuta, gaur iluntzean, 19:30etan, Elekun abesbatza ibiliko da herriko kaleetan kantari.

Jarraitu irakurtzen
  406 Ikustaldiak
406 Ikustaldiak
Aza
23

80 urtetik gorako herritarrei bazkaria eman die Aldaieta elkarteak


Aldaieta elkarteko zuzendaritzak bazkari bat prestatzen die urtero 80 urtetik gorako herritarrei eta irteeretara joan ezin direnei. Atzo izan zen aurtengo bazkaria, eta kuadrilla ederra elkartu zen Bilkoin elkartean.

Jarraitu irakurtzen
  524 Ikustaldiak
524 Ikustaldiak
Aza
22

Euskaraldia hasiko da bihar


Bihar, ostirala, hilak 23, Euskaraldia hasiko da Euskal Herri osoan, bai eta Legorretan ere. Elegunea euskara elkarteak eta Legorretako Udalak egitarau bat prestatu dute egitasmoak iraungo duen 11 egunetarako.

Jarraitu irakurtzen
  454 Ikustaldiak
454 Ikustaldiak

Sartu