Menu
Aza
20

Pello Zabalaren hitzaldia bihar

Bihar, asteazkena, hilak 21, Pello Zabalaren hitzaldia izango da arratsaldeko bostetan, Aldaieta jubilatu elkartearen egoitzan.

Jarraitu irakurtzen
  344 Ikustaldiak
344 Ikustaldiak
Aza
19

'Generoa eta hirigintza' hitzaldia gaur, 19:00etan


Gaur, astelehena, hilak 19, indarkeria matxistaren aurka antolatutako ekintzen artean lehena izango da: Generoa eta hirigintza hitzaldia eta mahai ingurua, Dunak kolektiboko Zuriñe Burgoarekin eta Emagin fundazioko Monika Mendiberrirekin. 19:00etatik 21:00etara, udaletxean. Haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da.

Jarraitu irakurtzen
  448 Ikustaldiak
448 Ikustaldiak
Aza
16

Indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira, aste osoko egitaraua


Azaroaren 25a da Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta, egun horren harira, indarkeria matxistaren aurkako astea antolatu du Legorretako Udaleko Berdintasun sailak.

Jarraitu irakurtzen
  443 Ikustaldiak
443 Ikustaldiak
Aza
16

Euskaraldirako txapak eskuragarri daude jada


Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia, eta parte hartzaileek aukera dute jada txapak eskuratzeko. Gaur bertan, arratsaldeko seietatik zortzietara, herriko plazan egongo da horretarako aukera.

Jarraitu irakurtzen
  384 Ikustaldiak
384 Ikustaldiak
Aza
14

2zio eta La Basuren kontzertua ostiralean


Udazkeneko egitarauarekin segituz, kontzertua izango da ostiralean, hilaren 16an. 2zio eta La Basu rap taldeek joko dute Herri Antzokian, 22:30etan hasita. Bonoa ez dutenek kontzertua hasi aurretik erosi ahal izango dute sarrera antzokian bertan, bost euroan, kontzertua hasi aurretik.

Jarraitu irakurtzen
  479 Ikustaldiak
479 Ikustaldiak
Aza
09

Taberna, jatetxe eta kafetegietan euskarazko prentsa sustatzeko kanpainan parte hartuko du Legorretako Udalak


Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean aurkeztu dute kanpaina Uema udalerri euskaldunen mankomunitateak eta Berria egunkariak, eta bertan izan da Zelai Amenabarro alkatea, Legorretak ere parte hartuko baitu.

Jarraitu irakurtzen
  406 Ikustaldiak
406 Ikustaldiak
Urr
31

Aralarri buruzko dokumentala proiektatuko da azaroaren 11n


Hil honetan estreinatu dute Aralar, mundua leku den lurra dokumentala Landarlan eta On Produkzioak taldeek, eta herriz herri proiektatzen dabiltza orain. Legorretan ere izango da dokumentala ikusteko aukera: azaroaren 11n, iluntzeko zazpietan. Emanaldia doakoa izango da.

Jarraitu irakurtzen
  524 Ikustaldiak
524 Ikustaldiak
Urr
30

Alokairua bultzatzeko udalaren programaren aurkezpena


Etxebizitza hutsak bete eta alokairua sustatzeko helburuz, ekainean bi bilera ireki egin zituen udalak, etxejabe eta maizterrekin, zer eskaintza eta eskari dagoen ikusi eta udalak laguntzak emateko bidea irekitzeko.

Jarraitu irakurtzen
  490 Ikustaldiak
490 Ikustaldiak
Urr
29

28 eta 36 dira larunbateko zozketaren saridunak

Larunbatean, garagardo azokan, zenbakiak banatu ziren edalontziekin batera, bi saskiren zozketan parte hartu ahal izateko.

Jarraitu irakurtzen
  478 Ikustaldiak
478 Ikustaldiak
Urr
29

Babes ofizialeko hamabi etxebizitzako bloke bat eraikiko dute Zubiaurre auzoan


Leizego eraikuntza enpresak eraikiko du hamabi etxebizitzako blokea Zubiaurreko orubean. Hiru logelako etxebizitzak izango dira, eta garajea eta trastelekua ere izango dituzte. Izen-ematea Etxebiden egin behar da, baina informazio gehiago nahi duenak Leizegon bertan eska dezake: 948-46 04 82, 629-42 17 91, 678-97 92 24 eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Jarraitu irakurtzen
  668 Ikustaldiak
668 Ikustaldiak
Urr
26

Xendabelarrak proiektuaren aurkezpena eta mendi ibilaldia datorren ostiralean


Mendi ibilaldiak eta sendabelarrak, proiektu bakarrean uztartuta: Xendabelarrak. Xenda eta senda hitzekin egin da hitz-jokoa proiektuari izena jartzeko garaian.

Jarraitu irakurtzen
  963 Ikustaldiak
963 Ikustaldiak
Urr
25

Buruhandiak 17:30etan izango dira gaur


Gaur, osteguna, hilak 25, 17:30etan izango dira buruhandiak, 18:30etan izan beharrean.

Jarraitu irakurtzen
  607 Ikustaldiak
607 Ikustaldiak

Sartu