Menu
Urr
05

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak datorren astean egingo ditu kontagailuen irakurketak

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ohar hau bidali die Legorretako abonatuei:

Jarraitu irakurtzen
  349 Ikustaldiak
349 Ikustaldiak
Urr
03

Osasuntsu mantentzeko egitarau oparoa 65 urtetik gorako herritarrentzat


65 urtetik gorako herritarrek euren osasun fisikoa, kognitiboa eta soziala merezi bezala zaintzeko, egitarau oparoa antolatu du udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak.

Jarraitu irakurtzen
  427 Ikustaldiak
427 Ikustaldiak
Urr
03

Ostirala izango da Herri Antzokiko bonoa erosteko azken eguna


Gogoan izan ostirala dela udazkeneko kontzertuetarako bonoa erosteko azken eguna. 15 euro balio du bono lagunduak (ikasle, langabe eta jubilatuentzat), eta 20 euro besteak (langileentzat).

Jarraitu irakurtzen
  576 Ikustaldiak
576 Ikustaldiak
Ira
28

Eman izena Euskaraldian!


Zabalik dago Euskaraldian izena emateko epea, eta hainbat aukera daude horretarako: Internet bidez, Izenematea.euskaraldia.eus helbidean eman daiteke izena, baina Legorretan bertan ere izango da aukerarik.

Jarraitu irakurtzen
  598 Ikustaldiak
598 Ikustaldiak
Ira
27

Prest dago Herri Antzokiko udazkeneko egitaraua


Udazkenean sartu berritan, egitarau betea izango da Herri Antzokian. Urriaren 5ean hasi eta abenduaren 28an izango da azkena. Oraingoan, kontzertuak, film proiekzioak, hitzaldi dokumentalak eta antzezlanak izango dira tartean.

Jarraitu irakurtzen
  681 Ikustaldiak
681 Ikustaldiak
Ira
24

Hipopresiboen ikastaroa urritik maiatzera

Zoru pelbikoa eta sabelaldea ezagutu eta indartu nahi dituzu? Ariketa hipopresiboen ikastaroa izango da Legorretan, urritik maiatzera bitarte. Ostiralean izango dira klaseak, 15:15etik 16:00etara. Hilean 30 euro ordaindu beharko dira, eta udal liburutegian eman behar da izena, irailaren 29ra bitarte.

Jarraitu irakurtzen
  298 Ikustaldiak
298 Ikustaldiak
Ira
24

Ipuinaren Ordua izango da asteazkenean

Ipuinaren Orduari ekingo diogu asteazkenean, arratsaldeko seietan, Patxi Ezkiaga kultur etxean. Ikasturtea hasteko, Maite Franko kontalaria etorriko da. Panpinak aitorrentzat ipuina kontatuko du Frankok. Hezkidetzarekin lotutako istorioak kontatuko ditu, ikasturtea parekidetasunez hasteko.

Jarraitu irakurtzen
  385 Ikustaldiak
385 Ikustaldiak
Ira
21

Herriko puntu kritikoen mapa osatzeko bi saio urrian


Legorretako Udaleko Berdintasun Sailak bultzatuta, herriko emakumeak seguru sentitzen ez diren tokiak identifikatu eta libre ibili ahal izateko proposamenak jaso nahi ditu udalak, toki horiek seguru bilakatzeko helburuz.

Jarraitu irakurtzen
  395 Ikustaldiak
395 Ikustaldiak
Ira
20

Ostiralean aldatuko da Kale Nagusiko zirkulazioa


Bihar, ostirala, aldatuko da Kale Nagusiko zirkulazioa. Coviranetik Ezkizura eta Bilkoindik Insaustira bi noranzko egongo dira, eta baimenduak bakarrik sartu ahal izango dira plazara. Hasiera batean, Insaustiko pibotea jaitsita egongo da.

Jarraitu irakurtzen
  538 Ikustaldiak
538 Ikustaldiak
Ira
20

Bost pertsona falta dira pilates ikastarorako talde bat osatzeko

Bi talde osatu dira jada, baina hirugarrena osatzeko bost pertsona falta dira. 19:30etatik 20:30etara bitarteko taldea falta da osatzeko. Astelehen eta asteazkenetan izango dira klaseak, irailaren 24an hasi eta ekainaren 19ra bitarte.

Jarraitu irakurtzen
  396 Ikustaldiak
396 Ikustaldiak
Ira
14

N-I errepidearen zorua konpontzeko lanak asteburu honetan Legorretan

Gipuzkoako Foru Aldundia N-I errepidean zoruaren egitura birgaitzeko lanak egiten ari da hainbat tartetan, eta, asteburu honetan, Legorretan konponduko da errepidea, 425,815 eta 427,370 KPen artean (Irunerako noranzkoan).

Jarraitu irakurtzen
  406 Ikustaldiak
406 Ikustaldiak
Ira
13

Los Pies del Gato taldearen kontzertua ostiralean


Bihar, ostirala, kontzertua izango da herriko plazan. Los Pies del Gato Jakako taldeak joko du, 19:00etan hasita. Bi kidek osatzen dute Los Pies del Gato, Alicia Canguerok (gitarra eta ahotsa) eta Jota Escuderok (gitarra, baxua eta perkusioa). Jazza, bossa nova, boleroak, tangoak eta beste jotzen dute.

Jarraitu irakurtzen
  427 Ikustaldiak
427 Ikustaldiak

Sartu