Menu
Eka
13

Edukiontzietan bildutako organikoa, konpost bihurtuta eskuragai

Sasieta mankomunitateak kontzientziazio kanpaina bati ekin dio, Kalitatezko konposta zuri esker lelopean. Gaur arratsaldean, karpa txiki bat jarriko du Legorretako plazan, 16:00etatik 20:00etara. Bertan, Gipuzkoan gaika bildutako materia organikoarekin egindako konposta doan banatu eta informazioa emango zaie herritarrei (konposta jaso ahal izateko, txartela erakutsi beharko da).

Jarraitu irakurtzen
  446 Ikustaldiak
446 Ikustaldiak
Eka
12

Kirolak osasunean duen garrantziari buruzko hitzaldia

Aldaieta jubilatu elkarteak hitzaldi bat antolatu du biharko. Kirola egiteak osasunean duen garrantziaz arituko da Ana Rosa Ezeizabarrena.

Jarraitu irakurtzen
  463 Ikustaldiak
463 Ikustaldiak
Eka
11

'Trans-formatzen' dokumentala eta solasaldia ostiralean


Ostiralean, ekainaren 14an, transexualitatearen inguruko dokumental baten emanaldia izango da Herri Antzokian, 19:30etan: Trans-formatzen. HiKiru taldearen eskutik, transexualitatearen inguruko zalantza eta iluntasunak argitzen ditu dokumentalak. Testigantzen eta informazio bilketen bitartez, gertutik eta gertuan egoera ezberdinak ezagutzeko aukera eman eta gogoetetarako euskarria eskaini nahi du. Dokumentala ikusi ondoren, Einarr Manterola donostiar gaztetxoaren bizipenak bertatik bertara entzuteko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Aniztasunean sakondu eta trans-formatzen jarraitzeko aukera paregabea, beraz, ostiralean herrian. 

Jarraitu irakurtzen
  488 Ikustaldiak
488 Ikustaldiak
Eka
07

Xendapedalak proba, sagardo eguna eta erromeria ekainaren 15ean


Datorren larunbatean egun osoan izango da zer egina Legorretan. Goizean, Xendapedalak izeneko bizikleta martxa izango da, 09:00etan hasita, Pikuk kirol klubak antolatuta. Xendabelarren ibilbideetan zehar izango da martxa. 08:00etan hasiko da izen-ematea, baina aurrez ere eman daiteke izena, Kirolprobak webgunean. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute, eta adingabeek tutorearen baimena aurkeztu beharko dute. BTT martxa honetan ez da irabazlerik egongo.

Jarraitu irakurtzen
  770 Ikustaldiak
770 Ikustaldiak
Eka
05

Sendabelarren erabilera berriak ikasteko tailerra


Larunbatean, hilaren 8an, sendabelarren erabilera berriak ikasteko tailerra izango da Legorretan. Osabi Naturala tailerreko kide Bidatz Sasiainek gidatuko du saioa. Sendabelarrekin etxerako botikina egiten ikastea izango da helburua.

Jarraitu irakurtzen
  483 Ikustaldiak
483 Ikustaldiak
Eka
05

Ostiralean bukatuko da ikasle berriek musika eskolan izena emateko epea

2019-2020ko ikasturterako izen-emateak martxan dira Musika Eskolan, eta ostiralera bitarte izango dute aukera ikasle berriek bertan izena emateko. Udal bulegoetan egin ahal izango da, 09:00etatik 13:00era bitarte, edo posta elektronikoz, udala @ legorreta.eus helbidera idatzita. Posta elektronikoz egiteko, dokumentu hau (Musika-Eskola) beteta bidali beharko da.

Jarraitu irakurtzen
  549 Ikustaldiak
549 Ikustaldiak
Eka
04

Eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute ostiralean

Ostiralean, ekainaren 7an, ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute Ugaro herri eskolako ikasleek. 17:00etan izango da, frontoian.

Jarraitu irakurtzen
  5207 Ikustaldiak
5207 Ikustaldiak
Mai
28

18:30etan botako dute txupinazoa saskibaloiko neskek


Gain-gainean dira Azintzio festak! Bihar, asteazkena, 18:30etan botako dute txupinazoa saskibaloi taldeko neskek; udaletxeko balkoira igoko dira Inge Aguado, Maddi Aldasoro, Zuhara Etxabe, Oneka Garmendia, Mahe Lasterra, Irati Larrea, Yara Larrea, Aihen Oiarbide eta Maialen Zunzunegi. Gizonpikua ere prest dago balkoira ateratzeko... eta eguraldi aparta dago iragarria!

Jarraitu irakurtzen
  1479 Ikustaldiak
1479 Ikustaldiak
Mai
23

2019 Azintzio jaiak

Gutxi falta da aurtengo jaiei hasiera emateko, eta gogoz gainezka gaude denok. Gora Azintzioak!

Jarraitu irakurtzen
  1960 Ikustaldiak
1960 Ikustaldiak
Mai
22

Larunbat hau ekintzaz beteta edukiko dugu

IMG_20190503_112744.jpg

Larunbat honetan, hilak 25, ekintza ugari izango ditugu herrian zehar. Hona hemen zeintzuk izango diren:

Jarraitu irakurtzen
  753 Ikustaldiak
753 Ikustaldiak
Mai
21

Ostiralean, maiatzak 24, herriko musika eskolako kontzertua Herri Antzokian

Datorren ostiralean, maiatzak 24 (18:00), herriko musika eskolako kontzertua izango dugu Herri Antzokian.

Jarraitu irakurtzen
  660 Ikustaldiak
660 Ikustaldiak
Mai
20

Etzi, maiatzak 22, IRAKASLE GAIZTOAK antzezlana Herri Antzokian

Etzi, maiatzak 22, IRAKASLE GAIZTOAK antzezlana Herri Antzokian Ugaro ikastetxeko ikasleen eskutik arratsaldeko 17:00etan

Jarraitu irakurtzen
  778 Ikustaldiak
778 Ikustaldiak

Sartu