Menu

17:30etan izango da talidomidari buruzko hitzaldia bihar

talidomida

Hileta dela eta, talidomidari buruzko hitzaldi-solasaldia ordubete aurreratzea erabaki da.

Jarraitu irakurtzen
  278 Ikustaldiak
278 Ikustaldiak

Maria Angeles Aierbe eta Rafael Rolo izan dira saridunak Ontziratu Zaitez kanpainako zozketan

argaz-1

Herriko erosketetan tuperren erabilera bultzatzeko asmoz jarri zuen martxan Udalak Ontziratu Zaitez kanpaina, Kutxa Ekogunearekin elkarlanean. Arrandegira, Coviranera eta Bizira tuperrekin joaten diren bezeroek txartel bat bete dute, gero zozketa batean parte hartu ahal izateko. Otsailean hasita, seigarren zozketa izan da oraingoa, eta Maria Angeles Aierbe eta Rafael Rolo izan dira saridunak. Denda horietan erosketa egiteko txartel bana eskuratu dute. Zorionak biei!

Jarraitu irakurtzen
  162 Ikustaldiak
162 Ikustaldiak

Talidomidak kalte egindakoen aldeko asteburua

IMG_529_20170905-064918_1

Pikuk kirol klubak, lasterketa bat antolatzeko asmotan zela, pentsatu zuen aukera ona zela horren harira talidomidak kalte egindako pertsonei babesa adierazteko. Eta hala antolatu dute, udalarekin elkarlanean eta beste eragile askoren laguntzaz, talidomidak kalte egindakoen aldeko asteburua. Azpimarratu nahi dute ikaragarria izan dela herriko elkarte eta taldeen laguntza; izan ere, 37 boluntario behar zituzten lasterketan laguntzeko, eta 100 inguruk eman dute izena. Mila esker denei, beraz!

Jarraitu irakurtzen
  526 Ikustaldiak
526 Ikustaldiak

Informazio batzarra izango da ostegunean, herritar guztientzat irekia

waves-circles-285359_960_720

Udako oporretatik bueltan, lanari ekiteko garaia heldu da berriz. Gai garrantzitsu asko dauzka udalak esku artean, eta, horien berri emateko, informazio batzar batera deitzen zaituzte: datorren ostegunean izango da, hilaren 7an, arratsaldeko zazpietan, udaletxeko batzar aretoan. Gonbidatuta zaudete.

Jarraitu irakurtzen
  592 Ikustaldiak
592 Ikustaldiak

Sartu