Menu
Eka
01

18:30etan jarri da ordua frontoian eta plazan mahaiak jartzen hasteko

IMG 9430

Udala 18:30etan hasiko da bere mahai eta aulkiak banatzen, eta gainerako herritarrei ere eskatzen zaie ordu horretan hasteko mahai eta aulkiak plazan eta frontoian jartzen.

Jarraitu irakurtzen
  662 Ikustaldiak
662 Ikustaldiak
Mai
31

'Mahaitasunez', transexualitatea erdigunean jarrita

Ekainak 9 18 00etan. Legorretako Herri Antzokian 001

Mahaitasunez emanaldia izango da ekainaren 9an, 18:00etan, Legorretako Herri Antzokian, transexualitatea, aniztasuna eta maitasuna uztartuko dituen saioa. Atarrabiako institutuko irakasle bat eta bi ikasle izango dira protagonista: Ekaitz Goikoetxea beasaindarra, eta Mikele Grande eta Olaia Baigorri, hain zuzen ere.

Jarraitu irakurtzen
  847 Ikustaldiak
847 Ikustaldiak
Mai
30

Apustu bertsotua Odei Lopez eta Imanol Iruarrizekin

Apostu bertsotua 001

Ekainaren 8an, kirol eta bertso ikuskizun bat izango da Herri Antzokian, 19:30etan hasita. Bertsoz girotutako apustua izango da: batetik, Legorretako Odei Lopez eta Ordiziako errugbi taldeko Imanol Iruarrizen arteko apustua izango da; bankuan etzanda pisu gehien jasotzen duen kirolaria izango da irabazlea.

Jarraitu irakurtzen
  1002 Ikustaldiak
1002 Ikustaldiak
Mai
29

Eskatu mahai eta aulkiak Corpus egunerako

Udaletxeko mahai eta aulkiak erabilgarri egongo dira Corpus egunerako. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko da udaletxean, ostegunerako. Ostiralean, berriz, arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara, udaletxe azpian jaso beharko dira eskatutako mahai eta aulkiak. Eta larunbatean bertan, berriz, goizeko ordu batetik ordu bietara bitarte eraman beharko dira mahai eta aulkiak udaletxe azpira.

Jarraitu irakurtzen
  467 Ikustaldiak
467 Ikustaldiak
Mai
23

Festen balorazioa egiteko bilera bihar

Bihar, osteguna, festen balorazioa egiteko bilera izango da. Denon artean ondo eta gaizki egindakoak aztertu eta urtez urte ahalik eta festa hoberenak izan ditzagun.

Jarraitu irakurtzen
  511 Ikustaldiak
511 Ikustaldiak
Mai
22

Izena eman daiteke jada Corpuseko kroserako

2018 KORPUTS KROSSA KARTELA 001

Ekainaren 2an ospatuko da Corpus Christi eguna Legorretan, eta, ohi bezala, krosa izango da goizean. Hain justu, 40.a aurten.

Jarraitu irakurtzen
  613 Ikustaldiak
613 Ikustaldiak
Mai
21

Irteera Iruñera Aldaieta elkartearekin

Aldaieta jubilatu eta pentsiodunen elkarteak irteera bat antolatu du bere bazkideentzat, datorren asterako. Hilaren 29an izango da, asteartearekin. 30 euro ordaindu beharko dira, eta Iruñeko parte zaharra eta katedrala bisitatuko dira. Izena emateko, bihar goizean izango da aukera, maiatzaren 22an, 11:30etatik 12:30etara, elkartean bertan.

Jarraitu irakurtzen
  455 Ikustaldiak
455 Ikustaldiak
Mai
21

Udako udaleku irekietarako begiraleak kontratatzeko deialdia

Onartu dira udaleku irekietarako monitoreen kontratazioa arautuko duten oinarriak, eta dokumentu honetan daude irakurgai: 

 

Jarraitu irakurtzen
  514 Ikustaldiak
514 Ikustaldiak
Mai
18

Hurrengo larunbatean, sagardo eguna eta erromeria

2018 SAGARDO EGUNA KARTELA2 001

Hurrengo larunbatean, maiatzaren 26an izango da sagardo eguna eta erromeria. Sagardo eguna bosgarren aldiz egingo da, eta erromeria, berriz, laugarren aldiz.

Jarraitu irakurtzen
  552 Ikustaldiak
552 Ikustaldiak
Mai
15

Hezkidetza saioak hezkuntza ez-formaleko hezitzaileekin

Legorretako Udalak berdintasuna bultzatzeko abiatua duen programaren barruan, hezkidetza saioen hirugarren atala jarriko da martxan bihar.

Jarraitu irakurtzen
  683 Ikustaldiak
683 Ikustaldiak
Mai
09

Elegunea taldeak deituta, Euskaraldia babesteko argazkia gaur, 19:30etan

Elegunea euskara elkarteak, euskararen erabilera sustatzeko asmoz, Euskaraldia deritzon kanpaina abiatu zuen.

Jarraitu irakurtzen
  1714 Ikustaldiak
1714 Ikustaldiak
Mai
09

Gizon pikua prest dago arratsaldean balkoira ateratzeko

Arratsaldeko zazpietan botako du suziria Sabino Fernandezek, eta orduantxe hasiko dira aurtengo Azintzio festak. Mila esker antolatzaile guztioi, zuei esker egingo baitira aurten ere azintzioak.

Jarraitu irakurtzen
  596 Ikustaldiak
596 Ikustaldiak

Sartu