Ekainaren 23an, San Joan bezperan, afari-merienda izango da plazan, eta udalaren mahai eta aulkiak eskatu ahal izango dira aurrez FORMULARIO HONETAN. Udalak 40 mahai bakarrik ditu eskaintzeko (aulki kopuruarekin ez dago arazorik), beraz, kopuru horretara iristean formularioa ez da erabilgarri egongo eta ezingo da eskaerarik egin. Asteazkena, ekainaren 21a, izango da azken eguna (13:00 arte).