Emakumeen Nazioarteko Egunean, Martxoaren 8an, kontzentrazioa izango da 18:00etan, Aiuri talde feministak antolatuta, eta Legorretako Udalak bat egiten du deialdi horrekin; horrez gain, herritarrei dei egiten die bertaratu daitezen.
Haurdunaldiari dagokion baja hartu du Zelai Amenabarro alkateak; ondorioz, Garikoitz Maiz izango da aurrerantzean jarduneko alkatea, agintaldia bukatu bitarte.
Desfibriladore tailerrak izango dira hil honetan: batetik, lehendik ikasita daukatenentzat, errepaso gisa (saio bat); bestetik, ez dakitenentzat, ikasteko (bi saio).
Emakumeentzako afaria antolatu du Aiuri talde feministak Martxoaren 8rako, beste hainbat ekintzaren artean. 12 euro balio du afarirako tiketak, eta jada eskuragarri daude, jubilatuen tabernan.
Zerrenda honetan ikus daiteke zein zerga eta tasatan eska daitekeen diru laguntza, eta zein epetan. Eskariak udalaren erregistro ofizialean aurkeztu behar dira.
Kultur ekitaldiz betea dator martxoa. Martxoaren 8ko aldarrikapen ekitaldiez gain, beste hainbat kultur emanaldi ere ikusteko aukera izango dute herritarrek. Hemen duzue hilabete osoko egitaraua, eta, ekitaldiak gerturatu ahala, informazio gehiago emango da.
Elikagaiak biltzeko kanpaina bat abiatu du Aldaieta jubilatuen elkarteak. Kanpaina honekin, herriko zenbait familiari laguntzeko asmoa du elkarteak, eta herritar guztiei egin die bertan parte hartzeko gonbita.
Martxoan, bi hitzaldi izango dira argindarraren inguruan, Goiener kooperatibaren eskutik. Herritarrek merkatu elektrikoaren berri izan eta energia komunitateen inguruko informazioa jasotzea izango da helburua. Herritarrekin energia komunitate bat sortu nahi luke udalak, eta horren inguruan trebatzen hastea da helburua.
Datorren igandean, martxoaren 5ean, 'Katuen kontuak' emanaldia izango da Joseba Sarrionandia idazlearen eta Ines Osinaga abeslariaren eskutik. Sattok antolatutako emanaldi honetan, Sarrionandiak, Osinagaren musikaz lagunduta, Kuban idatzitako testuak irakurriko ditu; horrela, musika eta poesia uztartuko dituzte kantuei sarrera literario bat eginez. Saioa, 19:00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude jubilatuen tabernan, 10 euroan. Animatu!