Menu
Eka
05

'Migrazio prozesuak: etorkizuneko konstantea' formakuntza saioa izango da arratsaldean Eguneko Arreta Zerbitzuan

Begirune Fundazioren eskutik, Xabier Aierdi adituak 'Migrazio prozesuak: etorkizuneko konstantea' formakuntza saio eskainiko du gaur Eguneko Arreta Zerbitzuan. Saioa, bi ordukoa izango da 16:30etik 18:30era. Animatu!

Jarraitu irakurtzen
  221 Ikustaldiak
221 Ikustaldiak
Eka
02

Hurrengo hauteskundeetarako hautesle-errolda udaletxean izango da eskuragarri astelehenetik aurrera

Legorretako Udalak uztailaren 23ko hauteskunde orokorretarako hautesle-erroldaren kontsulta errazten du. Errolda ekainaren 12ra arte egongo da eskuragarri udal bulegoetan eta erreklamazioak epe horretan aurkeztu ahal izango dira.

Jarraitu irakurtzen
  221 Ikustaldiak
221 Ikustaldiak
Eka
01

Bizikleta ikastaroak Xendapedalak bizikleta parkean

Datorren ekainaren 26tik uztailaren 12ra bitartean (biak barne) maila desberdinetako ikastaroak egingo dira Xendapedalak mendi-bizikleta parkean. Bertan, sei urtetik gorakoentzat hastapeneko ikastaroa eskainiko da; hamar urtetik gorakoentzat XC mailako ikastaroa izango da eta, amaitzeko, Enduro maila eskainiko da 12 urtetik gorakoentzat. Maila bakoitzean teknika desberdinak landuko dira. 

Jarraitu irakurtzen
  368 Ikustaldiak
368 Ikustaldiak
Eka
01

Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute

Datorren ostiralean, ekainaren 9an, Legorretako Musika Eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute, ikasturte honetan ikasitakoa erakusteko. Saioa, Herri Antzokian izango da, 18:30ean eta sarrrerak udaletxean eskuratu daitezke ekainaren 6a bitarte (ikasle bakoitzeko lau sarrera izango dituzte udaletxean jasotzeko). Gainontzeko sarrerak emanaldi aurretik antzokian bertan eskuratzeko aukera izango dute.

Jarraitu irakurtzen
  247 Ikustaldiak
247 Ikustaldiak
Mai
31

'Zinegoak' jaialdian aurten hautatuko hainbat film labur eskainiko dira igandean

PELIKULAK

Datorren igandean, ekaianren 4ean, Zinegoak jaialdianBilboko Gay-lesbo Trans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdian, hautatuko hainbat film labur eskainiko dira 19:00etatik aurrera. Guztira zazpi izango dira eskainiko diren filmak: 

Jarraitu irakurtzen
  247 Ikustaldiak
247 Ikustaldiak
Mai
31

Eskatu mahaiak eta aulkiak Corpus egunerako

Udaletxeko mahai eta aulkiak erabilgarri egongo dira Corpus egunerako. Horretarako, eskaera egin beharko da FORMULARIO HONETAN edo udaletxean, datorren astearteko, ekainaren 6ko, 13:00ak baino lehen. Ostiralean, berriz, ekainaren 9an, 20:00etatik 21:00etara, udalaren almazenean jaso beharko dira eskatutako mahai eta aulkiak. Eta larunbatean bertan, berriz, 23:30etatik 00:30etara bitarte eraman beharko dira mahai eta aulkiak almazenera.

Jarraitu irakurtzen
  298 Ikustaldiak
298 Ikustaldiak
Mai
30

Sagardo eguna izango da larunbatean

Sagardo eguna izango da larunbatean, ekainaren 3an, Legorretan, Bilkoin, Aldapa Haundi eta Jotakea elkarteek eta Irrintzi Alai dantza taldeak antolatuta. Sagardo dastaketa 18:00etan hasiko da eta edalontzia 4,5 euroan erosi ahal izango da; jatekoa ere eskainiko da;  pintxoek 1,5 euro balioko dute. Hamabi sagardo mota dastatzeko aukera izango da, eta Olaldeko gazta bat zozkatuko dute sagardo onena aukeratzeko egingo den lehiaketan. 

Jarraitu irakurtzen
  246 Ikustaldiak
246 Ikustaldiak
Mai
20

Erraldoiak eta buruhandiak ez dira aterako euria dela-eta

Euria ari duela ikusita, 12:00etarako iragarritako erraldoiak eta buruhandiak ez dira kalera aterako. Barkatu eragozpenak.

Jarraitu irakurtzen
  311 Ikustaldiak
311 Ikustaldiak
Mai
19

Gaurko bazkaria kiroldegian izango da

Gaurko eguraldiaren iragarpena kontuan izanda eta euria egiteko arriskua daogenez, bazkaria kiroldegian egingo da. Denok gozatzeko, lanean ari dira dagoeneko. Ondo pasa!

Jarraitu irakurtzen
  238 Ikustaldiak
238 Ikustaldiak
Mai
18

Herriko jaietako argazkiak egunez-egun ikusteko aukera

afaria

Azintzio jaietako argazkiak ikusteko aukera izango da honako estekan edota kartelean dagoen QR kodean sartuz gero. Egunez-egun, ekitaldi desberdinetan ateratako argazkiak zintzilikatuko dira bertan. Ondo pasa egun hauetan!

Jarraitu irakurtzen
  302 Ikustaldiak
302 Ikustaldiak
Mai
18

Gaurko iragarritako erraldoiak eta buruhandiak larunbatera atzeratu dira

Azintzio Egunaren baitan, 13:00etan erraldoiak eta buruhandiak aterako direla jasotzen da herriko jaien programan. Ekitaldi hau larunbatera atzeratu da; gauzak horrela, mozorro egunean, 12:00etatik aurrera erraldoiak eta buruhandiak gure herriko kaleetan izango ditugu.

Jarraitu irakurtzen
  273 Ikustaldiak
273 Ikustaldiak
Mai
17

Gaur, Azintzio bezperan, LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

goiburua zinegoak 2023

Gaur, herriko festei hasiera emango diegun honetan, Legorretako Udalak bat egingo du LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.

Jarraitu irakurtzen
  344 Ikustaldiak
344 Ikustaldiak

Sartu