Aldaieta elkarteko zuzendaritzak bazkari bat prestatzen die urtero 80 urtetik gorako herritarrei eta irteeretara joan ezin direnei. Atzo izan zen aurtengo bazkaria, eta kuadrilla ederra elkartu zen Bilkoin elkartean.
Aldaieta elkarteko zuzendaritzak bazkari bat prestatzen die urtero 80 urtetik gorako herritarrei eta irteeretara joan ezin direnei. Atzo izan zen aurtengo bazkaria, eta kuadrilla ederra elkartu zen Bilkoin elkartean.
Bihar, ostirala, hilak 23, Euskaraldia hasiko da Euskal Herri osoan, bai eta Legorretan ere. Elegunea euskara elkarteak eta Legorretako Udalak egitarau bat prestatu dute egitasmoak iraungo duen 11 egunetarako.
Bihar, asteazkena, hilak 21, Pello Zabalaren hitzaldia izango da arratsaldeko bostetan, Aldaieta jubilatu elkartearen egoitzan.
Gaur, astelehena, hilak 19, indarkeria matxistaren aurka antolatutako ekintzen artean lehena izango da: Generoa eta hirigintza hitzaldia eta mahai ingurua, Dunak kolektiboko Zuriñe Burgoarekin eta Emagin fundazioko Monika Mendiberrirekin. 19:00etatik 21:00etara, udaletxean. Haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da.
Azaroaren 25a da Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta, egun horren harira, indarkeria matxistaren aurkako astea antolatu du Legorretako Udaleko Berdintasun sailak.
Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia, eta parte hartzaileek aukera dute jada txapak eskuratzeko. Gaur bertan, arratsaldeko seietatik zortzietara, herriko plazan egongo da horretarako aukera.
Udazkeneko egitarauarekin segituz, kontzertua izango da ostiralean, hilaren 16an. 2zio eta La Basu rap taldeek joko dute Herri Antzokian, 22:30etan hasita. Bonoa ez dutenek kontzertua hasi aurretik erosi ahal izango dute sarrera antzokian bertan, bost euroan, kontzertua hasi aurretik.
Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean aurkeztu dute kanpaina Uema udalerri euskaldunen mankomunitateak eta Berria egunkariak, eta bertan izan da Zelai Amenabarro alkatea, Legorretak ere parte hartuko baitu.
Hil honetan estreinatu dute Aralar, mundua leku den lurra dokumentala Landarlan eta On Produkzioak taldeek, eta herriz herri proiektatzen dabiltza orain. Legorretan ere izango da dokumentala ikusteko aukera: azaroaren 11n, iluntzeko zazpietan. Emanaldia doakoa izango da.
Etxebizitza hutsak bete eta alokairua sustatzeko helburuz, ekainean bi bilera ireki egin zituen udalak, etxejabe eta maizterrekin, zer eskaintza eta eskari dagoen ikusi eta udalak laguntzak emateko bidea irekitzeko.
Larunbatean, garagardo azokan, zenbakiak banatu ziren edalontziekin batera, bi saskiren zozketan parte hartu ahal izateko.
Leizego eraikuntza enpresak eraikiko du hamabi etxebizitzako blokea Zubiaurreko orubean. Hiru logelako etxebizitzak izango dira, eta garajea eta trastelekua ere izango dituzte. Izen-ematea Etxebiden egin behar da, baina informazio gehiago nahi duenak Leizegon bertan eska dezake: 948-46 04 82, 629-42 17 91, 678-97 92 24 eta