
Mendi ibilaldiak eta sendabelarrak, proiektu bakarrean uztartuta: Xendabelarrak. Xenda eta senda hitzekin egin da hitz-jokoa proiektuari izena jartzeko garaian.
Mendi ibilaldiak eta sendabelarrak, proiektu bakarrean uztartuta: Xendabelarrak. Xenda eta senda hitzekin egin da hitz-jokoa proiektuari izena jartzeko garaian.
Kultur Astearen barruan, bihar, asteazkena, Krea Energia taldeko kide Jon Zabalak hitzaldia emango du energia fotovoltaikoen inguruan. 19:30etan izango da, Herri Antzokian.
Kultur Astearen barruan, bihar, asteartea, Blue planet lanaren inguruko hitzaldia emango du Jose Angel Lasa eskultore legorretarrak. Udaletxean dago ikusgai, ekainaz geroztik, eta bost urtean egongo da bertan.
Igandetik igandera ospatuko da Kultur Astea, 21etik 28ra hain zuzen. Egitarau betea asteaz gozatzeko. Aprobetxatu aukera, eta ondo pasa!
Bi bertsolari handi izango ditugu igandean Legorretan: Andoni Egaña eta Amets Arzallus igoko dira aurten Jainkoeneko terrazako oholtzara, Jexux Eskisabel Jainkoa-k garai batean antolatzen zuen eran.
Urriaren 26an izango da Kepa Junkera eta Sorginen kontzertua, Herri Antzokian, eserleku eta guzti. 19:30etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude udaletxean eta kultur etxean, 10 euroan. Udazkeneko bonoa erosia duenak zigilua jartzera joan beharko du udaletxera edo kultur etxera, eta datorren asteazkena izango da horretarako azken eguna, hilaren 24a.
Legorretako Udalak, enplegua sustatzeko Lanbidek dituen diru-laguntzen bidez, peoi bat kontratatuko du sei hilabeterako, lanaldi osoan.
Asteartean, hilaren 16an izango da aurtengo hirugarren odol-ematea, Herri Antzokian. Goizez, 10:00etatik 12:30etara, eta, arratsaldez, 17:00etatik 20:30etara.
Datorren astelehenean, hilak 15, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara, neguko baratzea prestatzen ikasteko tailerra izango da herri baratzeetan.