Gipuzkoako Foru Aldundia N-I errepidean zoruaren egitura birgaitzeko lanak egiten ari da hainbat tartetan, eta, asteburu honetan, Legorretan konponduko da errepidea, 425,815 eta 427,370 KPen artean (Irunerako noranzkoan).
Gipuzkoako Foru Aldundia N-I errepidean zoruaren egitura birgaitzeko lanak egiten ari da hainbat tartetan, eta, asteburu honetan, Legorretan konponduko da errepidea, 425,815 eta 427,370 KPen artean (Irunerako noranzkoan).
Bihar, ostirala, kontzertua izango da herriko plazan. Los Pies del Gato Jakako taldeak joko du, 19:00etan hasita. Bi kidek osatzen dute Los Pies del Gato, Alicia Canguerok (gitarra eta ahotsa) eta Jota Escuderok (gitarra, baxua eta perkusioa). Jazza, bossa nova, boleroak, tangoak eta beste jotzen dute.
Bihar, osteguna, irailak 13, Japoniako ipuin kontaketa tradizionala izango da ikus-entzungai: Hiromiren rakugolariak. Jubilatu astearen barnean antolatu da ekitaldia, baina 10 urtetik gorako herritar guztientzat da irekia saioa. Axun Escalada, Arantzazu Maiz eta Maider Ibarguren rakugolariek eskainiko dute emanaldia. Yoshida Hiromi japoniarrak ekoitzi eta itzulitako ipuinak kontatuko dituzte.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da Euskaraldia, Euskal Herriaren luze-zabalean, eta Legorretan ere hasiak dira antolaketa lanak.
Gaur hasi eta igandera bitarte, Jubilatu Astea ospatuko dute Aldaieta elkarteko kideek. Hona hemen egitaraua:
Astearterako, hilaren 11rako, Euskaraldiaren inguruko informazio bilera batera deitu du Elegunea euskara elkarteak. 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.
Datorren larunbatean, hilaren 15ean, Legorretako XI. Garagardo Azoka izango da, Aldapa Haundi elkarteak antolatuta. 18:00etan irekiko dute barra, eta 20:00etatik aurrera emango dituzte afariak. Musika ere izango da afaria girotzeko. Afarirako txartelak herriko tabernetan daude salgai, eta igandea da erosteko azken eguna, hilaren 9a.
Ostiralean, hilaren 7an, La huella de una carta eleberriaren aurkezpena izango da udaletxean, 18:30etan. Talidomidak kalte egindako kideen inguruko eleberria da: Nuria Somport protagonistak malformazioekin jaiotako ume batzuen berri izango du, eta ez du etsiko egia argitara atera arte.
Abuztu hasieran, plaza inguruko trafikoa berrantolatuko da, oinezkoen segurtasuna bermatzeko helburuz, haurrena batik bat. Frontoi eta plaza ingurua aisialdirako toki denez, eremu lasai eta segurua izatea nahi du udalak. Horregatik, plaza ingurua mugatu egingo zaie ibilgailuei.