
Astelehenean, hilaren 25ean, herriko mendi ibilbideen inguruan prestatzen ari garen proiektu proposamenaren aurkezpena izango da udaletxean, arratsaldeko zazpietan.
Astelehenean, hilaren 25ean, herriko mendi ibilbideen inguruan prestatzen ari garen proiektu proposamenaren aurkezpena izango da udaletxean, arratsaldeko zazpietan.
Larunbata da San Joan bezpera, eta, aurten ere, jai giroa izango da su inguruan. Irrintzi Alai dantza taldea 19:00ak aldera hasiko da sardinak eta postreak saltzen, eta udala ere orduan hasiko da zahagi ardoa eta sagardoa banatzen.
Ostegunean izango da Pikuak Kalera egitasmoaren azken saioa, irailera arte atseden hartuko baitute parte hartzaileek. Aldaieta elkarteko kideek ibilaldia egiten dute herrian, ostegunero, eta salda hartzen dute ondoren, lagun giroan. Hiru astean behin, berriz, gimnasia saioa izaten dute aukeran.
Udaletxeko mahai eta aulkiak erabilgarri egongo dira San Joan bezperarako. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko da udaletxean, ostegunerako. Larunbatean, berriz, arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara, Arantxa taberna pareko garajean jaso beharko dira eskatutako mahai eta aulkiak. Eta larunbatean bertan, berriz, hamabietan eraman beharko dira mahai eta aulkiak garaje horretara bertara.
Ekainaren 20a, asteazkena, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Nissa Asaada emakume elkarteak bi egunetarako egitaraua antolatu du:
Asteartean, ekainaren 19an izango da aurtengo bigarren odol ematea, Herri Antzokian. Azkenaldian bezala, goiz eta arratsaldez izango da odola emateko aukera. Goizez, 10:00etatik 12:30etara, eta, arratsaldez, 17:00etatik 20:30etara.
Odola emateak hiru bizitza salbatzen edo hobetzen laguntzen du; 24 ordura, emandako odola aztertu egiten da, eta hiru osagai nagusitan banatzen da.
Ostiral honetan kontzertua izango da Herri Antzokian, 22:30etan hasita, Zesura eta Agresión Verbal taldeekin.
Legorretan ere etxebizitza huts asko dago, eta horien erabilera bultzatzea da Legorretako Udalaren erronka: alokairua sustatu eta etxebizitzak merkaturatzea, eraikita dagoen horri ahalik eta etekin gehien ateratzeko.
Aldaieta jubilatu elkartearen eta Cebancen laguntzaz antolatu du ikastaroa Legorretako Udalak. Etxeko lanen kudeaketan laguntzen duten zenbait baliabide informatiko ikastea izango da helburua (etxeko kontabilitateari buruzko oinarrizko kontzeptuak, bankuen aplikazioen erabilera, kalkulu orriaren erabilera…). Jubilatu elkartearen aretoan gauzatuko da, ekainaren 18an hasi eta 29ra bitarte, arratsaldeko bostetatik zazpietara. Hogei ordu iraungo du, eta euskaraz izango da.
Musika zerbitzua kontratatzeko deialdia eginda, datozen bi urteetan ere Ordiziako Musika Eskolak emango du zerbitzua Legorretan. Orain, 2018-2019ko ikasturterako matrikulak egiteko garaia da, beraz. Ostirala izango da horretarako azken eguna; ekainaren 8a, hain justu.