Menu
Eka
19

Pikuak Kalera-ren azken saioa, festa giroan


Ostegunean izango da Pikuak Kalera egitasmoaren azken saioa, irailera arte atseden hartuko baitute parte hartzaileek. Aldaieta elkarteko kideek ibilaldia egiten dute herrian, ostegunero, eta salda hartzen dute ondoren, lagun giroan. Hiru astean behin, berriz, gimnasia saioa izaten dute aukeran.

Jarraitu irakurtzen
  1191 Ikustaldiak
1191 Ikustaldiak
Eka
19

Eskatu mahai eta aulkiak San Joan bezperarako

Udaletxeko mahai eta aulkiak erabilgarri egongo dira San Joan bezperarako. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko da udaletxean, ostegunerako. Larunbatean, berriz, arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara, Arantxa taberna pareko garajean jaso beharko dira eskatutako mahai eta aulkiak. Eta larunbatean bertan, berriz, hamabietan eraman beharko dira mahai eta aulkiak garaje horretara bertara.

Jarraitu irakurtzen
  951 Ikustaldiak
951 Ikustaldiak
Eka
18

Asteazkenean, Errefuxiatuen Eguneko kontzentrazioa


Ekainaren 20a, asteazkena, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Nissa Asaada emakume elkarteak bi egunetarako egitaraua antolatu du:

Jarraitu irakurtzen
  1014 Ikustaldiak
1014 Ikustaldiak
Eka
15

Odol ematea izango da asteartean

Asteartean, ekainaren 19an izango da aurtengo bigarren odol ematea, Herri Antzokian. Azkenaldian bezala, goiz eta arratsaldez izango da odola emateko aukera. Goizez, 10:00etatik 12:30etara, eta, arratsaldez, 17:00etatik 20:30etara.

Jarraitu irakurtzen
  1182 Ikustaldiak
1182 Ikustaldiak
Eka
14

Odol Emaileen Nazioarteko Egunean, jakin ezazu legorretarrok zenbat laguntzen dugun


Odola emateak hiru bizitza salbatzen edo hobetzen laguntzen du; 24 ordura, emandako odola aztertu egiten da, eta hiru osagai nagusitan banatzen da.

Jarraitu irakurtzen
  1414 Ikustaldiak
1414 Ikustaldiak
Eka
11

Zesura eta Agresión Verbal taldeen kontzertua ostiralean


Ostiral honetan kontzertua izango da Herri Antzokian, 22:30etan hasita, Zesura eta Agresión Verbal taldeekin.

Jarraitu irakurtzen
  1231 Ikustaldiak
1231 Ikustaldiak
Eka
08

Etxebizitza hutsen erabilera nola bultzatu aztertzeko bilera ostegunean

Alokairua kartela

Legorretan ere etxebizitza huts asko dago, eta horien erabilera bultzatzea da Legorretako Udalaren erronka: alokairua sustatu eta etxebizitzak merkaturatzea, eraikita dagoen horri ahalik eta etekin gehien ateratzeko.

Jarraitu irakurtzen
  1484 Ikustaldiak
1484 Ikustaldiak
Eka
06

'Etxeko ekonomiaren autogestioa baliabide informatikoen bidez' ikastaroa izango da ekainean

Aldaieta jubilatu elkartearen eta Cebancen laguntzaz antolatu du ikastaroa Legorretako Udalak. Etxeko lanen kudeaketan laguntzen duten zenbait baliabide informatiko ikastea izango da helburua (etxeko kontabilitateari buruzko oinarrizko kontzeptuak, bankuen aplikazioen erabilera, kalkulu orriaren erabilera…). Jubilatu elkartearen aretoan gauzatuko da, ekainaren 18an hasi eta 29ra bitarte, arratsaldeko bostetatik zazpietara. Hogei ordu iraungo du, eta euskaraz izango da.

Jarraitu irakurtzen
  988 Ikustaldiak
988 Ikustaldiak
Eka
04

Zabalik dago Musika Eskolan izena emateko epea

Musika zerbitzua kontratatzeko deialdia eginda, datozen bi urteetan ere Ordiziako Musika Eskolak emango du zerbitzua Legorretan. Orain, 2018-2019ko ikasturterako matrikulak egiteko garaia da, beraz. Ostirala izango da horretarako azken eguna; ekainaren 8a, hain justu.

Jarraitu irakurtzen
  833 Ikustaldiak
833 Ikustaldiak
Eka
01

Zabalik dago udaleku irekietarako izena emateko epea

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren zikloko haurrekin —2006-2015 artean jaiotakoak, biak barne— udaleku ireki bat antolatuko da ekainaren 25etik uztailaren 27ra, biak barne.

Jarraitu irakurtzen
  1062 Ikustaldiak
1062 Ikustaldiak
Eka
01

18:30etan jarri da ordua frontoian eta plazan mahaiak jartzen hasteko

IMG 9430

Udala 18:30etan hasiko da bere mahai eta aulkiak banatzen, eta gainerako herritarrei ere eskatzen zaie ordu horretan hasteko mahai eta aulkiak plazan eta frontoian jartzen.

Jarraitu irakurtzen
  1190 Ikustaldiak
1190 Ikustaldiak
Mai
31

'Mahaitasunez', transexualitatea erdigunean jarrita

Ekainak 9 18 00etan. Legorretako Herri Antzokian 001

Mahaitasunez emanaldia izango da ekainaren 9an, 18:00etan, Legorretako Herri Antzokian, transexualitatea, aniztasuna eta maitasuna uztartuko dituen saioa. Atarrabiako institutuko irakasle bat eta bi ikasle izango dira protagonista: Ekaitz Goikoetxea beasaindarra, eta Mikele Grande eta Olaia Baigorri, hain zuzen ere.

Jarraitu irakurtzen
  1501 Ikustaldiak
1501 Ikustaldiak

Sartu