Menu
Mai
11

Azintzio jaietako egitaraua

Etxeko buzoian jasoa duzue aurtengo azintzioetako egitaraua.

Jarraitu irakurtzen
  861 Ikustaldiak
861 Ikustaldiak
Mai
10

Danborradako azken entsegua eta material banaketa gaur arratsaldean

Azintzio jaietan izango den danborradan aterako direnek gaur jasoko dute behar duten materiala Antzokian 20:15etik aurrera. Ondoren, 21:00etan,azken entsegua izango da.

Jarraitu irakurtzen
  234 Ikustaldiak
234 Ikustaldiak
Mai
08

Festetako ostiraleko bazkarirako oilaskoa nahi dutenek tikea liburutegian erosi dezakete

Aurtengo jaietako ostiraleko bazkarirako txerrikumea bakarrik eskaini da baina jendearen eskaera kontuan hartuta, oilaskoa nahi dutenek ere liburutegian eros dezakete txartela. Prezioa: 25 euro izango da.

Jarraitu irakurtzen
  263 Ikustaldiak
263 Ikustaldiak
Mai
08

Leongo irteerara joateko izen-ematea gaur eta bihar, jubilatuen elkartean

Aldaieta jubilatuen elkarteak irteera bat antolatu du ekainerako. Bost egunekoa izango da, ekainaren 12tik 16ra, Leonera.

Jarraitu irakurtzen
  258 Ikustaldiak
258 Ikustaldiak
Mai
05

Zabalik dago udaleku irekietan zein gaztetxoentzako udako irteeretan izena emateko epea

Udaleku irekiak

Legorretako Udalak udaleku ireki bat antolatuko du haurrentzat (HH eta LH) eta udako irteerak gaztetxoentzat (13-17 urte).

Jarraitu irakurtzen
  482 Ikustaldiak
482 Ikustaldiak
Mai
05

Zabalik dago udalekuetan begirale aritzeko aurkezteko epea

Aurten ere bi programa eskainiko ditu Legorretako Udalak: HH eta LHko ikasleentzat bata, eta DBH eta 1. batxilergoko ikasleentzat bestea.

Jarraitu irakurtzen
  486 Ikustaldiak
486 Ikustaldiak
Mai
04

Jaietako bigarren danborrada entsegua izango da bihar

Azintzio jaiak gainean ditugu, eta prestakuntza lanetan hasiak dira herritarrak. Bihar, maiatzak 5, danborradako bigarren entsegua izango da, 19:00etan, herriko plazan. Animatu!!!

Jarraitu irakurtzen
  214 Ikustaldiak
214 Ikustaldiak
Mai
02

Salgai daude festetako afarirako eta bazkarirako tiketak

Insausti eta Olaso tabernetan eta liburu daude salgai tiketak, eta maiatzaren 14a izango da erosteko azken eguna.

Jarraitu irakurtzen
  302 Ikustaldiak
302 Ikustaldiak
Api
28

Asteartean zabalduko da Legorretako Musika Eskolan izena emateko epea

2023-202ko ikasturtean Musika Eskolan ikasi nahi duten herritarrek orain dute izena emateko aukera. Epea asteartean, maiatzaren 2an, irekiko da eta maiatzaren 15a izango da azken eguna.

Jarraitu irakurtzen
  222 Ikustaldiak
222 Ikustaldiak
Api
27

Jaietako lehenengo danborrada entsegua izango da bihar

Azintzio jaiak gainean ditugu, eta prestakuntza lanetan hasiak dira herritarrak. Ostiral honetan, hilaren 28an, danborradako entsegua izango da, 19:00etan, herriko plazan. Animatu!!!

Jarraitu irakurtzen
  282 Ikustaldiak
282 Ikustaldiak
Api
26

'Popatik' taldearen emanaldi poetiko-musikala, igandean

Datorren igandean, apirilaren 30ean, 'Popatik' taldearen emanaldia izango da Antzokian. Talde horretako partaide dira Ekaitz Goikoetxea sortzaile eta bertsolaria, Xabier Crehuet musikaria eta Aingeru Mayor sexologoa. Hiru gizon izango dira oholtzaren gainean, gizontasun eredu hegemonikoak zalantzan jarriz eta maitasun erromantikoaren moldeak hautsiz. Ikuskizun honetan hitzak eta musika jarriko dizkiote maitatzeari.

Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.

Jarraitu irakurtzen
  204 Ikustaldiak
204 Ikustaldiak
Api
26

Legorretako Udalak bat egiten du Ikusgarritasun Lesbikoaren Egunarekin

Legorretako Udalak bat egingo du gaurko egunean, apirilaren 26an, ospatzen den Ikusgarritasun Lesbikoaren Egunarekin.

Errealitatea da gaur egun emakume askok, espazio askotan, ezin dutela adierazi lesbianak direla. Ikusiezinak dira gizarte honetako hainbat esparrutan: eskolan, familian, lanean edo kalean... Eta zer esanik ez lesbiana nagusiak, migratuak edo asilo-eskatzaileak direnean.
Ikusezintasuna beste indarkeria mota bat da. Sexu eta genero dibertsitatearen alorrean aurrerapenak egon dira, bai, baina ez da nahikoa; oraindik bide luzea dago egiteko, eta gizarte osoaren erantzukizuna da diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzea.

Jarraitu irakurtzen
  249 Ikustaldiak
249 Ikustaldiak

Sartu