Hona hemen Azintzio jaietarako kultur lantaldeak antolatu duen egitaraua. Udala eta herritarrak eskuz esku aritu dira antolaketa lanetan. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!
Hona hemen Azintzio jaietarako kultur lantaldeak antolatu duen egitaraua. Udala eta herritarrak eskuz esku aritu dira antolaketa lanetan. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!
Ostegunean, hilaren 26an, Euskaraldiaren aurkezpena izango da Legorretan, 11 egunez euskaraz bizitzeko ahaleginaren aurkezpena -azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da Euskaraldia-.
Gaur zen egitekoa ondare naturala berreskuratzen hasteko egitasmoaren inguruko lehen bilera, baina bertan behera geratuko da.
Kaixo denei. Aurten berandu gabiltzala badakigu baina ez gara ahaztu dantza ikastaroaz. Izan ere, erromeriarekin jarraitzeko asmoa daukagu eta horretarako, zuen parte-hartzea ezinbestekoa dugu. Hori kontutan izanik, entseguaren eguna mantendu egingo dugu eta ordua apur bat aldatuko dugu, hau da, asteazkenetan 19:00-20:00 izango da. Entseguekin, hurrengo astean hasiko gara, apirilaren 25ean.
Gure Esku Dago plataforma giza kate erraldoia antolatzen ari da ekainaren 10erako, hiru hiriburu lotuko dituena (Donostia, Bilbo eta Gasteiz). Hori lortu ahal izateko, herritarren laguntza ezinbestekoa izango da. Legorretari 160 herritar konprometitzea egokitu zaio.
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Legorretako abonatuei jakinarazi nahi die aste honetan hasi dela aurtengo lehenengo hiruhileko ur kontagailuen irakurketa egiten. Etxetik kanpo egonez gero, eskertuko lukete irakurketa erraztea, irakurleak etxean utzitako jakinarazpen zedula betez. Ur Kontsortzioaren edozein bulegotan, abonatuaren 902-30 22 22 edo 943-31 86 02 telefonoan (24 orduz) edota bulego birtualean, www.gipuzkoakour.eus helbidean, eman dezakezue (altan emanda bazaudete).
Hilaren 27an izango da Ruper Ordorikaren kontzertua, eta maiatzaren 4an EH Sukarrarena. Udaletxean eta kultur etxean eros daitezke sarrerak, 10 euroan lehenak eta 6 euroan bigarrenak.