Talo janaren bueltan jarriko dute postua Irrintzi Alai dantza taldeko kideek, frontoian. Beraz, ez galdu aukera!
Talo janaren bueltan jarriko dute postua Irrintzi Alai dantza taldeko kideek, frontoian. Beraz, ez galdu aukera!
Larunbatean izango da aurten talo jana, Ugarotarrak guraso elkartearen eskutik. 18:30etan hasiko da, frontoian. Ohi bezala, bildutako dirua garapen bidean den herrialde baterako izango da.
Astelehenaz geroztik, elikagaiak biltzeko kanpaina abian du Aldaieta elkarteak. Herritar guztiei egin die gonbidapena kanpaina honetan parte har dezaten, eta oraindik badago aukera, gainera. Gaur eta bihar, 18:30etatik 19:30etara, euren elkartean bertan. Bestela, igandera bitarte tabernatik sartuta utz daitezke lokalean bertan.
Bihar, osteguna, bigarren berdintasun saioa jasoko dute eragileek, 18:00etatik 20:00etara, Emagin elkarteko Miren Arangurenekin.
Goizean goiz hasi dira udal langileak elurra kentzeko lanetan. Todoterrenoarekin herri bideetan dabiltza, eta herrian, berriz, kalea garbitzeko makinarekin.
22:30etan hasita, kontzertua izango da ostiralean, Herri Antzokian. Bullet Proof Lovers taldea izango da oraingoan oholtza gainean. Nuevo Catecismo Católico, Brigada Criminal eta Txorlitohead taldeetako kide ohiak Kurt Baker estatubatuarrarekin elkartu ziren talde hau osatzeko. Hard melodikoa eta power popa dituzte oinarrian.
Ipuinaren Ordua izango da asteazkenean, Maite Frankorekin. Otsaila otsoen hilabetea dela kontuan hartuta, otsoen inguruko kontakizunez betetako saioa izango da.
Dagokion ordenantza arautzailean ezarritakoaren arabera, Alkatetzaren 2018/0033 dekretuz udal zerga eta tasak ordaintzeko 2018 ekitaldiari dagozkion diru-laguntza eskariak aurkezteko deialdia onartu da, eta epea ireki da.
Eskariak aurkezteko epea:
2018ko otsailaren 26tik martxoaren 26ra.
Lekua:
Udal gizarte-zerbitzuen departamentua.
Udal diru-laguntza hauek honako zerga eta tasa hauentzat izango dira:
• Hiri ondasun higiezinen gaineko zerga
• Edateko uraren horniketagatiko tasa
• Zaborrak biltzeagatiko tasa
Datorren larunbatean, martxoaren 3an, autodefentsa feministarako tailerra izango da herriko emakume guztientzat. Goiz osoko saioa izango da, 10:00etatik 14:00etara, udaletxeko areto nagusian.
Gaur arratsaldean izango da LegoReggaeko kamisetak jasotzeko azken aukera. Gogoan izan horretarako aurrez eskatu behar zela. 18:00etatik 19:30etara bitarte herriko plazan egongo dira eskuragarri.