DSEB diru sarrerak bermatzeko errenta edo RGIaren ingurko tailerra izango da gaur, 10:30etatik 12:00etara, Kultur Etxean.
Udaleko eta herriko kontu ugari dakartza 19. LUA aldizkariak. Gaur edo bihar jasoko duzue etxeko buzoian.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da azaroaren 25a, eta, horren harira, film emanaldi bat antolatu du Legorretako Udaleko Berdintasun sailak.
Aldapa Haundi elkarteak Zapasen erailketaren 39. urteurrena gogoratuko du, eta, horretarako, hainbat ekintza antolatu dira:
Azaroaren 22a da Santa Zezilia eguna, musikarien eguna. Ingurumari horretan, bihar, ostirala, herrian zehar kantatuko du Elekun abesbatzak. 19:30etan hasiko da emanaldia, udaletxe azpian.
Legorretako Udalak, Goieki garapen agentziarekin eta GAC arkitektura bulegoarekin elkarlanean, proposamen bat aurkeztu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, Echezarretaren eraikin multzo bat biziberritu dezan, ibai ertzean dagoena, hain zuzen.
Ongizate lantaldearen bilera izango da bihar, asteartea, arratsaldeko zazpietan, udaletxeko areto nagusian. Elkartasun azoka antolatzeko bilera izango da, eta gonbidatuta daude bertan lagundu nahi duten herritarrak. Abenduaren 23an izango da azoka, goizez.
Larunbatean, gaztaina festan, 770 euro bildu ziren guztira. Diru hori, elkartasun azokan eta talo festan biltzen denarekin batera, Legorretatik Mundura elkartea Hondurasen garatzen ari den proiektu baterako izango da.
Aurten, abenduaren 23an izango da elkartasun azoka; hori dela eta, egun horretan saltzeko materiala eskatu nahi dizuegu.
Larunbat arratsaldean, 18:30etan, gaztaina jana izango da frontoian, Ugarotarrak guraso elkartearen eskutik. Aldi berean, Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute.