Hilaren 15ean izango da Berdintasun lantaldearen urteko lehen bilera. Iazko lanaren balorazioa egin eta aurrera begirako lanak zehaztea izango da bileraren helburua. Herritar guztientzat irekia izango da, eta, beraz, gonbidatuta zaudete.
Kaleko argiteria aldatzeko lanetan, argiaren intentsitatea erregulatzeko sentsoreak jarri dira farola batzuetan. Jendearen mugimendua antzeman, eta argiaren intentsitatea txikitu edo handitzen dute, beharraren arabera.
Urtarrilaren 12ra arte izango da aukera Ugaro haur eskolan izena emateko. 2016, 2017 eta 2018an jaiotako haurrentzat da deialdia.
Obrak ez dituzte bukatu oraindik, baina, errepideko bide bat zabaldu dutenez, ibiltzeko moduan dago.
Gaur arratsaldean, 18:30etan, Markel Urretabizkaiak eta Dani Cardosok 2017an kooperante gisa egindako lana aurkeztuko dute udaletxean.
XXVI. San Silvestre krosa izan da gaur Legorretan. Guztira, sei lasterketa izan dira: aurrenekoan, 5 urtera bitartekoak; bigarrenean, 6-7-8 urte bitartekoak; hirugarrenean, 9-10 urtekoak; laugarrenean, 11-12 urtekoak; bosgarrenean, 13-14 urtekoak; eta, seigarrenean, 15 urtetik gorakoak.
Denera, 175 parte-hartzaile izan dira:
15 urtetik gorakoak: 71
13-14 urtekoak: 4
11-12 urtekoak: 18
9-10 urtekoak: 9
6-7-8 urte artekoak: 39
5 urte bitartekoak: 34
Hondakinen gaikako bilketari dagokionez, inoizko daturik onenak lortu dira azaroan. Guztira, herrian sortu diren hondakinen %82 bidali dira birziklatzera. Beheko taula horretan ikus daiteke aurreko urteetako hilabete berarekin egindako konparazioa eta izan den eboluzioa.
Abenduaren 31n, Urtezahar egunez, San Silvestre krosa izango da herrian, ohi bezala. Eguerdiko hamabietan hasiko da. Izen-ematea doakoa izango da, egunean bertan, 10:45etik 11:45era.
Ez zenuela herriko dantza taldearen egutegia eskuratzerik izan? Ez arduratu! Gaur, ostirala, 19:00etatik 20:30etara eta igandean 12:00etatik 13:00etara plazan izango gara eta!
Larunbatean, hilaren 30ean, ume jolasak izango dira plazan, Gaztepiku gazte asanbladaren eskutik. Arratsaldeko bostetan hasiko dira.