Bihar, asteazkena, zirku tailerra izango da 12 urtetik 16 urtera bitarteko gaztetxoentzat, frontoian.
Hona hemen abenduaren 2an Legorretako Herri Antzokian egindako aurkezpenaren bideoa. Proposamen honetatik abiatuta osatuko dugu, elkarrekin, azken emaitza. Segituko dugu hurrengo pausoen berri ematen.
Legorretako EAJk Echezarretako proiektuari buruz zabaldu duen oharra dela eta, EH Bilduk honako argipen hauek eman nahi ditu, ohar horretako gezurrak argitze aldera:
Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar bidez jakinarazi du bidea itxita egongo dela. Hona hemen oharra, hitzez hitz:
10:00etatik 14:00etara izango da, udal pilotalekuan. Ongizate lantaldeak antolatu du Elkartasun Azoka, gonbidatuz eta ekintzaz betea. Mila-mila esker azoka garrantzitsu hau antolatzen hainbeste lan egin duzuen herritarroi!
Irrintzi Alai dantza taldeak egutegi bat egin du 2018. urterako, eta salgai egongo da Elkartasun Azokan.
Jotakea elkarteak herritarren artean zabaldu duen mezuaren harira, honako argipen hauek egin nahi ditu Legorretako Udalak:
1. Elkartearen eta bizilagunen arteko arazoak ez dira orain hasi; denbora da bizikidetza arazo bat sortu zela, eta muturrera iritsi da orain, zoritxarrez.
2. Udalak ahaleginak eta bi egin ditu egoera ez zedin honaino iritsi: bitartekaritza prozesu bat martxan izan du hasieratik, eta gaia bideratzeko akordio bat ere sinatu zuten bi aldeek, udala bitartekari zela: udalean bertan dago sinatutako agiria. Baina berehala hasi zen udala kexak jasotzen, elkartea ez zelako ari sinatutakoa betetzen.
3. Bitartekaritza bide hori zapuztuta, aldeetako batek salaketa jarri du udalean. Behin salaketa jasota, udala behartuta dago hura tramitatzera, eta tramitean baieztatu da elkarteak ez dituela legezko baldintzak betetzen, behar adinako insonorizaziorik ez baitauka. Hortaz, sozietateari agindu zaio baldintzak bete ditzala. Lan horiek egitean berriro normal funtzionatu ahal izango du.
4. Udala etengabe saiatu da bitartekaritzaren bidean, baina, behin salaketa jasota, derrigortuta dago hura tramitatzera. Bestela, delitu bat egingo luke udalak, eta udal agintarien aurkako zigor larriak ekarriko lituzke horrek: kartzela zigorrak.
5. Legorretako Udalak eskua luzatuta dauka arazoari irtenbide egokia emateko, eta makina bat bilera egin ditu alde guztiekin. Aurrerantzean ere lan horretan jarraitzea da bere asmoa. Muga argi batekin: deliturik ez egitea, eta inor kartzelara joateko arriskuan ez jartzea.
Abenduaren 22an izango da Ondoko hilobiko tipoa antzezlana Legorretako Herri Antzokian, Txalo Protukzioen eskutik. Bi saio izango dira, 19:30etan bata, eta 22:30etan bestea. Iker Galarza eta Aitziber Garmendia dira aktoreak.
Azken udal aldizkarian argitaratu genuen eran, gaizki aparkatutako ibilgailuei oharra jarri die udalak. Azaroaren 27tik abenduaren 5era jarri dira ohar horiek, baina oraindik horretan segitzeko beharra dago, ez baitira aparkalekuak errespetatzen. Ondorioz, datorren astean ere oharra jarriko zaie gaizki aparkatutako ibilgailuei, eta epe hori pasatuta erabakiko da beste neurriren bat hartu behar ote den, alegia, neurri ekonomikorik hartu behar ote den.
Abenduaren 3a da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta, horren harira, hainbat ekintza izango dira gaur.