Aldapa Haundi elkarteak Zapasen erailketaren 39. urteurrena gogoratuko du, eta, horretarako, hainbat ekintza antolatu dira:
Aldapa Haundi elkarteak Zapasen erailketaren 39. urteurrena gogoratuko du, eta, horretarako, hainbat ekintza antolatu dira:
Datorren ostiralean, arratsaldeko 7tan, Patxi Ezkiaga kultur Etxean Legorretako Oroimen Historikoaren proiektua publikoki aurkeztuko da. Urte betez ikerketa talde bi arituko dira Frankismoaren historia berreskuratzen eta herritarren kontakizunak eta oroiemen kolektiboa jasotzen.
Bilkoin, Jota Kea eta Aldapa Haundi elkarteek mendi irteera antolatu dute Andarto mendira. Irteera urtarrilaren 26an, igandean, izango da eta plazan elkartuko gara goizeko 08:etan.
Abenduaren 27an, 23:00etan, Euskal Preso eta Iheslarien aldeko Legorretako I Marranita Txapelketa jokatuko da Aldapa Haundi Elkartean. Izena 22:30etatik 23:00etara eman beharko da eta parte hartzaile bakoitzak 3 € ordainduko ditu.
Aldapa Haundi, Bilkoin eta Jota Kea elkarteen artean Oinarrizko Sukaldaritza Ikastaroa antolatu da abenduak 27, urtarrilak 2 eta 3rako. Goizetan egingo da ikastaroa.