Egunon Bilkoinzaleok!!!
1275 Ikustaldiak
1275 Ikustaldiak
Egunon Bilkoinzaleok!!!
Bilkoin Legorreta areto futboleko Gipuzkoako 1. mailako txapelduna da, pasa den larunbatean Errenterian jokatuko finalean Ventanas Isu taldea 6-4 menderatu ondoren. Legorretarrek ez zioten batere ondo ekin partidari, eta lehen zati kaskarra eginda, 0-3 ziren atzetik markagailuan atsedenaldian. Aldea handia zen, akaso zelaian izandakoa baino handiagoa, baina hortxe zegoen. Ez zen batere makala herritarrek aurrean zuten erronka, eta zalegoaren erantzuna ikusita, ezin zen amorerik eman inondik inora.
Bilkoin Legorretak Lezoko Allerru Jaizkibel taldearen aurka jokatuko du arratsaldeko 3:30ean, Harripilan. Gipuzkoako areto futboleko Lehen Mailako 10. jardunaldiari dagokion partida da.