Menu
Api
18

Dantza ikastaroa


Kaixo denei. Aurten berandu gabiltzala badakigu baina ez gara ahaztu dantza ikastaroaz. Izan ere, erromeriarekin jarraitzeko asmoa daukagu eta horretarako, zuen parte-hartzea ezinbestekoa dugu. Hori kontutan izanik, entseguaren eguna mantendu egingo dugu eta ordua apur bat aldatuko dugu, hau da, asteazkenetan 19:00-20:00 izango da. Entseguekin, hurrengo astean hasiko gara, apirilaren 25ean. 

Jarraitu irakurtzen
  1415 Ikustaldiak
1415 Ikustaldiak
Mar
23

18:45ean zabalduko dira ateak dantza emanaldirako, eta 19:00etan hasiko da

Gaur arratsaldean izango da Irrintzi Alai dantza taldearen lehen emanaldia, 19:00etan. 18:45ean zabalduko dira ateak, eta 19:00etan puntuan hasiko da saioa.

Jarraitu irakurtzen
  789 Ikustaldiak
789 Ikustaldiak
Mar
20

Zaldibiko dantzari txiki eguna


Igandean, Zaldibian eman zioten hasiera dantzari txiki egunei herriko dantzari batzuk. Eguraldia lagun izan ez genuen arren, ederki ibili ziren dantzan!

Jarraitu irakurtzen
  1762 Ikustaldiak
1762 Ikustaldiak
Mar
13

Irrintzi Alai dantza taldearen emanaldia hilaren 23 eta 24an


Irrintzi Alai dantza taldeko dantzari helduek emanaldia eskainiko dute datorren astean. Behin ez, bi aldiz egingo dute emanaldi hori: ostiralean, hilaren 23an, arratsaldeko zazpietan. Eta larunbatean, hilaren 24an, arratsaldeko seietan. Herri Antzokian izango dira biak.

Jarraitu irakurtzen
  1475 Ikustaldiak
1475 Ikustaldiak
Urt
31

Irrintzi Alai dantza taldearen poltsak eta motxila salgai ostiralean


Irrintzi Alai dantza taldeak poltsak eta motxilak egin ditu, eta salgai egongo dira hileko lehen ostiralean, herriko plazan.

Jarraitu irakurtzen
  2043 Ikustaldiak
2043 Ikustaldiak
Abe
29

Dantza taldearen egutegia salgai

Ez zenuela herriko dantza taldearen egutegia eskuratzerik izan? Ez arduratu! Gaur, ostirala, 19:00etatik 20:30etara eta igandean 12:00etatik 13:00etara plazan izango gara eta!

Jarraitu irakurtzen
  1767 Ikustaldiak
1767 Ikustaldiak
Abe
20

Irrintzi Alai dantza taldearen egutegia, Elkartasun Azokan salgai

Irrintzi Alai dantza taldeak egutegi bat egin du 2018. urterako, eta salgai egongo da Elkartasun Azokan.

Jarraitu irakurtzen
  2035 Ikustaldiak
2035 Ikustaldiak
Urt
17

Helduen dantza ikastaroan izena emateko deialdia

Aldez aurretik, aurtengo helduen dantza ikastaroak aldaketa bat izango duela adierazi nahi dugu. Egunez aldatu dugu eta beraz, larunbatetan izan beharrean, asteazkenetan izango da, arratsaldeko 19:30etan.

Jarraitu irakurtzen
  2217 Ikustaldiak
2217 Ikustaldiak
Aza
17

Helduentzako dantza ikastaroa

Beste urte batez, dantza ikastaroa antolatzeko asmotan gabiltz Irrintzi Alai dantza taldeko kideak. Hori dela eta, aurtengo ikastaroaren nondik norakoak erabakitzeko, bertan parte hartu nahi duen ororekin bildu nahiko genuke. Beraz, biltzeko deialdia zabaldu nahi dugu. 

Jarraitu irakurtzen
  2516 Ikustaldiak
2516 Ikustaldiak
Mai
26

I. Erromeria eta II. Sagardo Eguna larunbatean

b2ap3_thumbnail_IMG-20150522-WA0016.jpg

Larunbat honetan, maiatzak 30, I. Erromeria eta II. Sagardo Eguna izango da Legorretan.

Jarraitu irakurtzen
  4279 Ikustaldiak
4279 Ikustaldiak

Sartu