Menu

Kultur lantaldearen bilera ostegunean

kultura

Ostegunean, hilaren 21ean, kultur lantaldearen bilera izango da; 19:30etan, udaletxean.

Jarraitu irakurtzen
  40 Ikustaldiak
40 Ikustaldiak

'Nik sinesten dizut' liburuaren aurkezpena asteartean, Samara Velterekin

Azaroak25-2019_page-00011

Asteartean, hilaren 19an aurkeztuko du Samara Velte egileak Nik sinesten dizut kronika liburua Legorretan. Udaletxean izango da, 18:30etan. Berria, Elkar, Jakin eta Txalapartarekin argitaratu du liburua, aurtengo maiatzean.

Jarraitu irakurtzen
  84 Ikustaldiak
84 Ikustaldiak

'Barry barrez' bakarrizketa igandean

5db82f37a17ea3.97971263

Barry barrez bakarrizketa eskainiko du igandean Barry Manley kontalari irlandarrak. 19:00etan, Herri Antzokian. Sarrerak emanaldi aurretik egongo dira salgai, antzokiko leihatilan, 5 euroan.

Jarraitu irakurtzen
  99 Ikustaldiak
99 Ikustaldiak

Mendi irteera igandean, Pikuk kirol klubak antolatuta

murumendi

Murumendira joateko gonbita egin du Pikuk kirol klubak, igande honetarako. Plazatik izango da irteera, goizeko zortzietan.

Jarraitu irakurtzen
  128 Ikustaldiak
128 Ikustaldiak

Azaroaren 25aren harira, indarkeria sexistaren aurka

Azaroak25-2019-moztuta

Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta, egun horren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu udalak.

Jarraitu irakurtzen
  140 Ikustaldiak
140 Ikustaldiak

Ostegunetik larunbatera, Gazte Festak

gazte-festak-moztuta

21. Gazte Festak antolatu ditu Gazte Piku gazte asanbladak asteburu honetarako. Ostegunean hasi eta larunbatean bukatuko dira.

Jarraitu irakurtzen
  413 Ikustaldiak
413 Ikustaldiak

Zaintzaileentzako laguntza taldea, urritik ekainera

wheelchair-952183_960_720

Zainduz zaindu

Jarraitu irakurtzen
  227 Ikustaldiak
227 Ikustaldiak

Bertso saioa igandean, Oihana Iguaran eta Andoni Egañarekin

egaa-Iguaran

Igandean hasiko da Kultur Astea: aspaldiko usadioari segika, bertso saioa izango da, Jainkoeneko terrazan, Oihana Iguaran eta Andoni Egaña bertsolariekin.

Jarraitu irakurtzen
  229 Ikustaldiak
229 Ikustaldiak

Itsasondoko Udalak gau magikoa antolatu du, Urkian igarotzeko

urkiko_gau_magikoa2019_page-0001-moztuta

Itsasondoko Udala herriko basoak zaintzeko lanean dabil, eta, egitasmo horri lotuta, astebururako ekintza ederrak antolatu dituzte. Larunbat goizean, ibilaldia egingo dute Urkira, eta eguna eta gaua ere han igaroko dute itsasondoar askok. Legorretarrak ere gonbidatuta daude. Izena emateko epea gaur bukatuko da (urriak 17); beraz, zabaldu inguruan eta animatu!

Jarraitu irakurtzen
  238 Ikustaldiak
238 Ikustaldiak

Udalak kontzentraziora deitu du ostiralerako, Kataluniako erreferenduma babesteko eta Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko

istockphoto-957703630-612x612

Kataluniako prozesuaren inguruan emandako sententziaren harira, Legorretako Udalak, EH Bilduren eta EAJren adostasunez, herritar guztiak deitzen ditu ostiralean (hilak 18), eguerdiko hamabietan, udaletxe aurrean kontzentratzera.

Jarraitu irakurtzen
  253 Ikustaldiak
253 Ikustaldiak

Salgai daude Ainhoa Garmendia sopranoaren kontzerturako sarrerak

Ainhoa-Garmendia-soprano-moztuta

Urriaren 25ean, Kultur Astean, kontzertua emango du Ainhoa Garmendia soprano legorretarrak, Borja Rubiños pianistarekin, Legorretako Herri Antzokian. 20:00etan hasiko da Euskal kantuen errezitala.

Jarraitu irakurtzen
  893 Ikustaldiak
893 Ikustaldiak

Igandetik igandera, kultur aste oparoa

Kultur-astea---irudia

Urriaren 20tik 27ra, era guztietako ekintzak izango dira Kultur Astean. Hemen duzue egitaraua. Etxeko buzoian jasoko duzue papereko edizioa. Gozatu!

Jarraitu irakurtzen
  316 Ikustaldiak
316 Ikustaldiak

Sartu