Ekainaren 28a, LGTBI+ komunitatearen nazioarteko eguna da gaurkoa. Hona hemen ekainaren 24an Legorretako udalbatzak osoko bilkuran onartutako adierazpena.
Legorretako Udalak premiaz peoi bat kontratatu behar du, lan eginkizunak pilatu dira-eta. Horretarako, Lanbiderekin lankidetzan, hautaketa-prozesu bat jarri du abian.
Gaur, ekainak 24, LGBT solasaldia izango da Herri Antzokian, 18:30etan. 18:00etarako zegoen iragarria, baina ordu erdi atzeratuko da.
Datorren ostegunean, ekainaren 24ean, LGTB+ herri diagnostikoaren inguruko solasaldia izango da Herri Antzokian. Hainbat lagun eta aditu izango dira 'Legorretan ba al dago armairurik?' titulupean egingo den saioan: Zuriñe Rodriguez (Legorretako LGTB+ diagnostikoaren ikerlaria eta Sudergintza koooperatibako kidea), Joseba Gabilondo (EHGAMeko kidea), German Urteaga (Trans aktibista) eta Amets Martinez de Heredia (Ikusgune- Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiko koordinatzailea). Emanaldia 18:00etan hasiko eta eta izen-ematea helbidean egin daiteke.
Hizkuntza politikaren arloan egiten ari den lana aitortu diote Legorretako Udalari: Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria jaso du. Hiru maila ditu ziurtagiriak, eta gorenekoa eskuratu du Legorretako Udalak: urrezkoa.
Datorren ekainaren 26an, larunbata, Irrintzi-Alai dantza taldearen emanaldia izango da Harripila kiroldegian 18:00etan; saiorako sarrerak Olaso eta Ezkizu tabernetan jarriko dira salgai bihartik, ekainaren 18tik, aurrera, 3 euroan.
Datorren larunbatean, ekainaren 19an, Errrefuxiatuen Munduko Eguna igandean dela-eta,Herri Antzokian egingo den irakurketa dramatizaturako gonbitea luzatu dute Nissaa Asaada Emakume Elkarteak eta Ordizia Kolore-k. Saioa, herri antzokian izango da 12:00etan eta gogoratu aforoa mugatuaizango dela (69 pertsona).
Datorren uztailaren 19tik 23ra bitartean (biak barne) mendi-bizikleta teknika lantzeko ikastaroa egingo da Xendapedalak mendi-bizikleta parkean. Bertan, edozein herritarrek eman dezake izena baina 11 urtetik 16ra bitarteko haurrek (LH6-DB4) lehentasuna izango dute. Bestalde, Herritarrek lehentasuna izango dute; eta, gehienez hiru talde osatuko dira.
Bihar, hilak 11, Legorretako Musika Eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute, ikasturte honetan ikasitakoa erakusteko.