
Legorretako Udalak, EH Bilduren eta EAJren adostasunez, honako adierazpen hau egin du aurtengo emakumeen nazioarteko egunaren harira.
Legorretako Udalak, EH Bilduren eta EAJren adostasunez, honako adierazpen hau egin du aurtengo emakumeen nazioarteko egunaren harira.
Aurtengo azintzioak antolatzeko lehenengo bilera udaletxean izango da ostegunean, martxoaren 10ean; 18:00etan emango zaio hasera bilkurari.Gonbidatuta zaudete!
Legorretako Gaztetxeak, Legorretako Iñauterietako egitarauaren baitan antolatutako bi ekitaldien ordutegia aldatu du. Gauzak horrela, buruhandiak eta txupinazoa 13:30ean izango dira, herrian "Zaintzarik gabe, bizitzarik ez!" lelopean egingo den elkarrateratzearen ondoren. Irudian dituzue ikusgai gainontzeko ekitaldiak.
Datorren asteartean da Martxoaren 8a, Emakumeen* Nazioarteko Eguna, eta Udalak elkarretaratzea deituko du egun horretarako, 12:00etan.
Kultur ekitaldiz betea dator martxoa. Martxoaren 8ko aldarrikapen ekitaldiez gain, beste hainbat kultur emanaldi ere ikusteko aukera izango dute herritarrek. Hemen duzue hilabete osoko egitaraua, eta, ekitaldiak gerturatu ahala, informazio gehiago emango da.
Gaur, igandea, 'Nadie' filma izango da ikusgai Antzokian. Emanaldia 18:00etan hasiko da eta saioa doakoa izango da.
Legorretako Udala Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra prestatzen ari da, datozen urteetan zer aldaketa egin zehazteko, eta helburua da Legorretako etorkizuna irudikatzea: etxeak, kaleak, azpiegiturak…
Martxoaren 4ra bitarte, interesa duten herritarrek aukera izango dute herri baratzeetako partzelak eskuratzeko deialdian izena emateko. Izena ematen duten horiekin zozketa egingo da, hutsik dauden partzelak betetzeko, eta itxaron zerrenda osatuko da gero.
Udalak hitzarmena sinatu du Oinherri elkartearekin, herrian proiektu hezitzaileak bultzatzeko. Horrekin lotuta, 9-18 urte bitarteko herritarrekin parte-hartze prozesu bat egingo da.
Bihar, otsailak 15, odola emateko aukera izango da Herri Antzokian. Goizez, 09:30etatik 12:30etara, eta, arratsaldez, 16:30etatik 20:30etara.
Rosa Martinezek txotxongilo emanaldia eskainiko du herri antzokian, bihar, 'Noraren sekretua' titulupean. Bertan, eskola-jazarpenaren gaia lantzen du eta mahaiko txotxongiloak erabiltzen dira.Emanaldi hau 5 – 9 urte bitarteko haurrentzat egokia bada ere, gurasoek eta adin hauen inguruko haurrek ere ikuskizunaz goza dezakete. Emanaldia 18:00etan hasiko da eta doakoa izango da.