Menu
Mar
16

Nolako Legorreta nahi duten azaltzeko saioak gazteekin

LEGORRETA OROKORRA PROPOSAMENA

Legorretako gazteek herriari buruz duten ikuspegia ezagutzeko, partaidetza saio batzuk antolatu ditu udalak; herriko nerabe eta gazteekin bildu eta haien hitza eta iritzia jasotzea da helburua, nolako Legorreta nahiko luketen euren ahotik entzuteko.

Jarraitu irakurtzen
  311 Ikustaldiak
311 Ikustaldiak
Mar
15

'35 huts' antzezlana ostiralean

Esti Curiel aktorearen eskutik, '35 huts' tituludun antzezlana izango da ikusgai ostiralean, martxoaren 18an. Miren Gojenolak zuzenduriko bakarrizketa honetan, bidegurutzean aurkitzen den emakume baten egoera azalduko da umorearen eta poesiaren bitartez.

Jarraitu irakurtzen
  261 Ikustaldiak
261 Ikustaldiak
Mar
15

[Data aldaketa] Martxoaren 23an izango da hirigintza planaren aurkezpena eta partaidetza saioa

kartela EUS

Ostegunerako zegoen iragarria hirigintza planaren aurkezpena, baina atzeratu egingo da, martxoaren 23ra hain zuzen: egun horretan, 18:00etatik 20:00etara, partaidetza saio zabala egingo da antzokian, eta bertan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dugu, uste baitugu herritarren ekarpena oso interesgarria izan daitekeela.

Jarraitu irakurtzen
  280 Ikustaldiak
280 Ikustaldiak
Mar
13

'Mujeres del siglo XX' pelikula 18:00etan

Gaur, martxoaren 13a, 'Mujeres del siglo XX' pelikula eskainiko da antzokian. Saioa 18:00etan hasiko da eta doakoa izango da.

Jarraitu irakurtzen
  313 Ikustaldiak
313 Ikustaldiak
Mar
09

Hirigintza planaren aurkezpen irekia eta partaidetza saioa martxoaren 17an

kartela KOLORETAN EUS page 0001

Legorretako Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra garatzeko partaidetza prozesua abian da jada, eta dagoeneko talde eragilean aritu dira lanean zenbait herritar eta hautetsi. Saio horretan Plan Estrategikoak jasotakoa zein modutara erabil daitekeen atzematen hasi dira. Legorretako ingurunearen, mugikortasunaren eta hainbat arloren argiuneak eta hobetzekoak identifikatu dituzte, eta, horrela, etorkizunera begirako erronkak irudikatzen has gaitezke.

Jarraitu irakurtzen
  301 Ikustaldiak
301 Ikustaldiak
Mar
08

Martxoaren 8an, udalaren adierazpen instituzionala

MARTXOAK 8 adierazpena page 0001

Legorretako Udalak, EH Bilduren eta EAJren adostasunez, honako adierazpen hau egin du aurtengo emakumeen nazioarteko egunaren harira.

Jarraitu irakurtzen
  259 Ikustaldiak
259 Ikustaldiak
Mar
07

Festak antolatzen hasteko bilera ostegunean

Aurtengo azintzioak antolatzeko lehenengo bilera udaletxean izango da ostegunean, martxoaren 10ean; 18:00etan emango zaio hasera bilkurari.Gonbidatuta zaudete!

Jarraitu irakurtzen
  212 Ikustaldiak
212 Ikustaldiak
Mar
04

Iñauterietako txupinazoa eta buruhandiak, 13:30ean

Legorretako Gaztetxeak, Legorretako Iñauterietako egitarauaren baitan antolatutako bi ekitaldien ordutegia aldatu du. Gauzak horrela, buruhandiak eta txupinazoa 13:30ean izango dira, herrian "Zaintzarik gabe, bizitzarik ez!" lelopean egingo den elkarrateratzearen ondoren. Irudian dituzue ikusgai gainontzeko ekitaldiak.

Jarraitu irakurtzen
  282 Ikustaldiak
282 Ikustaldiak
Mar
03

Emakumeen* Nazioarteko Eguneko egitaraua, prest

Datorren asteartean da Martxoaren 8a, Emakumeen* Nazioarteko Eguna, eta Udalak elkarretaratzea deituko du egun horretarako, 12:00etan.

Jarraitu irakurtzen
  236 Ikustaldiak
236 Ikustaldiak
Mar
02

Prest dago martxoko egitaraua

Kultur ekitaldiz betea dator martxoa. Martxoaren 8ko aldarrikapen ekitaldiez gain, beste hainbat kultur emanaldi ere ikusteko aukera izango dute herritarrek. Hemen duzue hilabete osoko egitaraua, eta, ekitaldiak gerturatu ahala, informazio gehiago emango da.

Jarraitu irakurtzen
  272 Ikustaldiak
272 Ikustaldiak
Ots
27

'Nadie' filma gaur arratsaldean

Gaur, igandea, 'Nadie' filma izango da ikusgai Antzokian. Emanaldia 18:00etan hasiko da eta saioa doakoa izango da.

Jarraitu irakurtzen
  399 Ikustaldiak
399 Ikustaldiak
Ots
25

9-18 urte bitarteko herritarrekin, herriaren gaineko iritzia emateko saioa

Legorreta aldatzen lagunduko diguzu

Legorretako Udala Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra prestatzen ari da, datozen urteetan zer aldaketa egin zehazteko, eta helburua da Legorretako etorkizuna irudikatzea: etxeak, kaleak, azpiegiturak…

Jarraitu irakurtzen
  296 Ikustaldiak
296 Ikustaldiak

Sartu