Menu
Uzt
20

Kalean da 22. LUA

Hona hemen 22. LUA aldizkaria, PDFn. Gaur bertan jasoko duzue etxeko buzoian. Irakurketa on!

Jarraitu irakurtzen
  595 Ikustaldiak
595 Ikustaldiak
Uzt
19

Egitarau betea Talidomida jardunaldietarako


Irailaren 7 eta 8an, Talidomida jardunaldiak izango dira Legorretan, Pikuk kirol klubak antolatuta. Bi eguneko egitarau betea antolatu dute, eta, horretarako, laguntzaile izan dituzte udala eta herriko hainbat eragile, kartelean ikus daitekeenez. 

Jarraitu irakurtzen
  644 Ikustaldiak
644 Ikustaldiak
Uzt
12

Larunbatean, Gipuzkoako Taldekako Erlojupeko Txapelketak


Gipuzkoako Taldekako Erlojupeko Txapelketak izango dira larunbat honetan Legorretan. Kadete eta junior mailetako gazteak lehiatuko dira.

Jarraitu irakurtzen
  733 Ikustaldiak
733 Ikustaldiak
Uzt
09

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak bi ohar egin dizkie bere abonatuei

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Legorretako abonatuei jakinarazi nahi die 2018. urteko bigarren hiruhilabeteko ur-kontagailuen irakurketak uztailaren 9ko astean hasiko direla. Etxetik kanpo izanez gero, irakurketa erraztea eskertuko genizueke, irakurleak etxean utzitako jakinarazpen zedula betez. Kontsortzioaren edozein bulegotan, abonatuaren 902-302222 – 943-318602  (24 orduz) telefonoan edota gure bulego birtualean (www.gipuzkoakour.eus) entregatu dezakezue, altan emanda bazaudete.

Jarraitu irakurtzen
  501 Ikustaldiak
501 Ikustaldiak
Uzt
06

Bilera asteartean, txirrindulari proba baten antolakuntzarako boluntarioak biltzeko

Uztailaren 14an, larunbatarekin, Gipuzkoako taldekako erlojupeko txapelketa izango da herrian, kadete eta junior mailetako txirrindulariena. Horretarako, antolatzaileek bilera batera deitu dute, plangintza egiteko eta bidegurutzeetan laguntzeko boluntarioak biltzeko.

Jarraitu irakurtzen
  639 Ikustaldiak
639 Ikustaldiak
Uzt
04

Euskaraldia babestu du udalbatzak

Ekainaren 28ko osoko bilkuran, Legorretako Udaleko alkateak eta zortzi zinegotziek aho batez onartu zuten Euskaraldiaren aldeko erakunde-adierazpena.

Jarraitu irakurtzen
  429 Ikustaldiak
429 Ikustaldiak
Uzt
02

Chris Ruest blues kantariak kontzertua emango du Legorretan


Austindik dator Chris Ruest blues kantaria, Estatu Batuetatik. Europan zehar bira bat ematekoa du, eta Legorretan egingo du geldialdietako bat. 

Jarraitu irakurtzen
  742 Ikustaldiak
742 Ikustaldiak
Eka
28

LGTBI komunitatearen aldeko adierazpena onartu du udalbatzak

Ekainaren 28an, LGTBI+ Komunitatearen Nazioarteko Egunean, haren aldeko adierazpen hau onartu du udalbatzak, osoko bilkuran, aho batez:

Jarraitu irakurtzen
  467 Ikustaldiak
467 Ikustaldiak
Eka
28

Baratzeko produktuen gaixotasun eta izurriteei ekologikoki aurre egiten ikasteko tailerra


Kutxa Ekogunearen eta udalaren eskutik, tailer bat izango da datorren astelehenean, 19:00etatik 20:00etara, baratzeko produktuen gaixotasun eta izurriteei modu ekologikoan aurre egiten ikasteko.

Jarraitu irakurtzen
  633 Ikustaldiak
633 Ikustaldiak
Eka
25

'80 egunean' filma Herri Antzokian, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren harira


Ekainaren 28a da LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna, osteguna, eta, egun horren harira, film emanaldi bat antolatu du Berdintasun lantaldeak.

Jarraitu irakurtzen
  690 Ikustaldiak
690 Ikustaldiak
Eka
25

Hasi dira udalekuak


Gaurtik uztailaren 27ra, udaleku irekiak izango dira Legorretan, goizez; 10:00etatik 13:00era, hain zuzen.

Jarraitu irakurtzen
  667 Ikustaldiak
667 Ikustaldiak
Eka
22

Mendi ibilbideen inguruko proiektu proposamena aurkezteko bilera astelehenean


Astelehenean, hilaren 25ean, herriko mendi ibilbideen inguruan prestatzen ari garen proiektu proposamenaren aurkezpena izango da udaletxean, arratsaldeko zazpietan.

Jarraitu irakurtzen
  543 Ikustaldiak
543 Ikustaldiak

Sartu