Menu
Mar
23

Aukeratu Azintzio jaietako egitarauaren azala

2023ko Azintzio jaietako egitaraurako zortzi azal proposamen ditugu eskura, eta herritarren botoekin erabakiko da zein aukeratu. Boto gehien jasotzen duen kartela izango da aurtengo egitarauko azala, eta parte-hartzaileen artean gazta bat zozketatuko da. Bi aukera daude botoa emateko:

Jarraitu irakurtzen
  204 Ikustaldiak
204 Ikustaldiak
Mar
22

Dena prest larunbatean LegoReggae jaialdia ospatzeko

PHOTO 2023 03 01 21 27 26

Larunbatean, hilaren 25ean izango da aurtengo LegoReggae jaialdia Legorretan. Urtero bezala, kartel borobila osatu dute antolatzaileek, bertako zein nazioarteko punta-puntako musikari eta artistekin. 18:00etan, kalejira izango da herrian, eta 22:00etan hasiko dira kontzertuak, kiroldegian.

Jarraitu irakurtzen
  207 Ikustaldiak
207 Ikustaldiak
Mar
21

Legorretako Udalak bat egiten du UEMAk osasun-arreta ere euskaraz eskatzeko egin duen deialdiarekin

Otsailaren amaieran, Osakidetzak herritarrak osasun-arreta zein hizkuntzatan jaso nahi duten adieraztera animatuz kanpaina jarri zuen abian. Horren arabera, hautatutako hizkuntzan izango dute harremana osasungintzako profesionalekin, eta hautatzen duten hizkuntzan jasoko dituzte gutunak, oharrak eta antzeko jakinarazpenak ere. 

Jarraitu irakurtzen
  117 Ikustaldiak
117 Ikustaldiak
Mar
20

Asteazkeneko pelikula: 'Quo vadis, Aida?'

Datorren asteazkenean, martxoaren 22an, Jasmila Zbanic-ek zuzenduriko 'Quo vadis, Aida?' pelikula izango da ikusgai 19:00etatik aurrera. Pelikula honetan, Bosnian NBErako itzultzaile gisa lan egiten duen emakume baten historia kontatzen da. Serbiar armadak bera bizi den herria okupatzen duenean, bere familia NBEko eremuetan babesa bilatzen duten milaka pertsonen artean dago. Negoziazioetan parte hartzen duenez, Aidak informazio garrantzitsua du eskura.

Jarraitu irakurtzen
  121 Ikustaldiak
121 Ikustaldiak
Mar
17

Bihar izango da urteroko talo festa

Bihar, martxoaren 18a, 18:30ean emango zaio hasera urtero egin ohi den talo festari. Ugarotarrak guraso elkarteak, Udalarekin elkarlanean, antolatutako ekitaldia frontoian izango da. Animatu eta gozatu!

Jarraitu irakurtzen
  157 Ikustaldiak
157 Ikustaldiak
Mar
16

Hirigintza planaren aurrerapen dokumentua aurkezteko saio irekia izango da asteartean

UDALETXEAN page 0001

2022. urtean hainbat partaidetza saio egin zituen udalak herritarrekin, hirigintza plana osatzeko diagnostikoa egiteko. Orduan jasotako proposamenekin, aurrerapen dokumentua prestatu du talde idazleak, eta jendaurrean aurkezteko saioa izango da datorren astean.

Jarraitu irakurtzen
  197 Ikustaldiak
197 Ikustaldiak
Mar
15

Gaztetxean kontzertua izango da ostiralean 'Esanezin' taldearen eskutik

Ostiralean, martxoaren 17an, musika kontzertua izango da gaztetxean  'Esanezin' taldearen eskutik. Saioa, 22:00etan hasiko da eta sarrera 4 eurokoa izango da. Animatu!

Jarraitu irakurtzen
  126 Ikustaldiak
126 Ikustaldiak
Mar
14

Azintzio jaietarako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da dagoeneko

Kartela 23 EUSKARAZ 1

2023ko Azintzio jaietako egitarauko portada aukeratzeko egin ohi den lehiaketa martxan da eta interesatuek martxoaren 17ko 14:00ak arteko epea izango dute beren lanak aurkezteko. Kartelak udaletxean zein kultur etxean aurkeztu daitezke eta baita honako helbide elektronikoan ere: .. Hementxe dituzue lehiaketako oinarriak:

Jarraitu irakurtzen
  162 Ikustaldiak
162 Ikustaldiak
Mar
13

'Otra ronda', asteazkeneko pelikula

Asteazkenean, martxoaren 15ean, 'Otra ronda' pelikula ikusteko aukera izango da antzokian, 19:00etatik aurrera.Thomas Vinterberg zuzendariaren film danimarkar honetan institutuko lau irakasle esperimentu soziologiko batean murgilduko dira; hauxe izango da esperimentua: horietako bakoitzak bere gorputzeko alkohol-tasa maila berean mantendu beharko du eguneroko bizitzan, bizitzako alderdi guztietan hobetu dezaketela erakusteko. Animatu!

Jarraitu irakurtzen
  116 Ikustaldiak
116 Ikustaldiak
Mar
13

Zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa, martxotik ekainera

Zoru pelbikoa

Legorretako Udaleko Berdintasun Sailak zoru pelbikoa lantzeko ikastaro bat antolatu du. Martxoaren 27an hasi eta ekainaren 19ra bitarte, astean behin izango da, astelehenero.

Jarraitu irakurtzen
  219 Ikustaldiak
219 Ikustaldiak
Mar
10

Bake epailearen kargua betetzeko deialdia

Legorretako Udalak deialdia egin du bake epailearen kargua hartzeko interesaturik dauden izangaiek izena emateko. Gaur argitaratu da iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta hamabost egun balioduneko epea zabaldu da interesa dutenek eskariak aurkez ditzaten.

Jarraitu irakurtzen
  235 Ikustaldiak
235 Ikustaldiak
Mar
09

Minbiziaren inguruko bertso saio musikatu solidarioa izango da martxoaren 19an

0319 Legorreta txuri

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako bertso saioa da martxoaren 19koa: Tabuen kutxatik oholtzara izenpean, minbiziaren inguruko tabuak lehen planoan jartzea izango da helbura; bildutako dirua Izan Inurri elkartearen alde izango da.

Jarraitu irakurtzen
  217 Ikustaldiak
217 Ikustaldiak

Sartu