
Gaur gauean iritsiko da 22. Korrika Legorretara, eta, horren bueltan, egitarau ederra osatu du herriko Korrika batzordeak.
Gaur gauean iritsiko da 22. Korrika Legorretara, eta, horren bueltan, egitarau ederra osatu du herriko Korrika batzordeak.
2022ko Azintzio jaietako egitaraurako zortzi azal proposamen ditugu eskura, legorretarrenak guztiak, eta herritarren botoekin erabakiko da zein aukeratu. Boto gehien jasotzen duen kartela izango da aurtengo egitarauko azala, eta parte-hartzaileen artean gazta bat zozketatuko da. Bi aukera daude botoa emateko:
Datorren ostegunean, hilaren 7an abiaraziko ditugu auzokonposta-guneak. Izena emana duzuen herritarrokin ordu erdiko bileratxo bat egingo dugu erabilera antolatzeko.
Herria Bidelagun programa aurkeztu du udalak, herrian bakardade egoerak detektatu eta esku-hartze bat martxan jartzeko sare publiko-komunitarioa. Udazkenean, Legorreta 2030 Plan Estrategikoa garatu zuen udalak, herritarren parte-hartzearekin, eta bertan antzeman zen bakardadea lantzeko beharra, zaintza lerroaren barnean. Programa hau aurrera eramateko, Legorretako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza bat lortu du, Europako Batasuneko Next Generation funtsen barruan, eta, hala, hitzarmen bat sinatu du Zabalduz gizarte ekimeneko kooperatibarekin; 16 hilabetez, kooperatibako hezitzaile Ianire Ugartek kudeatuko du programa, udaleko Gizarte Zerbitzuen koordinazioarekin.
Datorren asteazkenean, apirilaren 6an, Biziolako kideek kooperatiba aurkeztuko dute Legorretako udaletxean, 18:00etan.
Datorren igandean, apirilaren 3an, 'Non dago Mikel?' dokumentala ikusteko aukera izango da Antzokian. Bertan,1985eanGuardia Zibilak atxilotu ondoren Mikel Zabalzaren desagerpenari eta heriotzari buruz hitz egiten da. Sarrerak salgai daude udaletxean eta kultur etxean, 3 euroren truke.
Badator errenta aitorpena egiteko kanpaina, eta, aurreko urteetan bezala, aurten ere kanpaina antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk eta Legorretako Udalak. Helburua argia da: gero eta herritar gehiagok egitea aitorpena euskaraz. Erakundeon nahia da, izan ere, administrazioaren eta herritarren artean euskara gero eta gehiago erabiltzea.
Bihar, asteazkena, hilak 30, ipuin-kontaketa saioa izango da Lupe Lekuona kontalariarekin, Nork jolastu nahi du nirekin titulupean. Herri Antzokian izango da, 18:00etan, 5-8 urte bitarteko umeentzat.
Datorren astelehenean, hilaren 28an, Azintzio festak antolatzen segitzeko bilera izango da: 18:00etan, udaletxean.