Menu
Abe
15

Elkartasun azoka izango da igandean

Legorretako Udalaren Gizarte Ongizate Sailak Legorretako Elkartasun azoka antolatu du aurten ere. Igandean, abenduaren 18an izango da 11:00etatik 14:30era bitartean. Bertan, aurreko urteetan gertatu den antzera, jostailuak, jantziak, liburuak... erosteko aukera izango dute gerturatzen direnek. Aurtengoan, biltzen den dirua Aspanogi elkartearentzat izango da.

Jarraitu irakurtzen
  155 Ikustaldiak
155 Ikustaldiak
Abe
14

'Emakumeak Mugimenduan' biodantza ikastaroa

Emakumeak mugimenduan

Emakumeak Mugimenduan ikastaroa emakumeentzako sormen eta zaintza espazio bat da. Bertan, gorputz kontzientzia landuko da, norberaren mugimenduak ezagutu, norberaren erritmoekin jolastu, dantzak sortu... Dantza eta mugimendu inprobisazioa izango dira ikastaro honen oinarria. Hain zuzen ere, dantza mugimendu terapian oinarritutako saioak izango dira. Hasieran dinamika gidatuekin eta prozesua aurrera doan heinean libreagoak izan daitezkeenak, taldearen erritmoaren arabera.

Jarraitu irakurtzen
  213 Ikustaldiak
213 Ikustaldiak
Abe
14

Bertso saiorako sarrerak gaurtik eskuragai

Datorren ostiralean, abenduaren 23an, bertso saioa izango da Antzokian. Bertan, herriko bertsolaria entzuteko aukera izateaz gain, Euskal Herriko bertsolari txapelketan izango diren bi bertsolari entzuteko aukera ere izango dugu, besteak beste. Honako bertsolariak izango ditugu gurean: Alaia Martin, Oihana Iguaran, Sustrai Colina, Iker Zubeldia eta Odei Lopez legorretarra.

Jarraitu irakurtzen
  145 Ikustaldiak
145 Ikustaldiak
Abe
13

[Eguneraketa] Eguberrietako egitaraua, eguneratuta

EGUBERRIAK 22 23

Beste ekintza bat gehituta, hona hemen Eguberrietako egitaraua eguneratuta.

Jarraitu irakurtzen
  206 Ikustaldiak
206 Ikustaldiak
Abe
13

'Alcarrás' filma ikusgai bihar

Bihar, abenduaren 14a, 'Alcarrás' filma izango da ikusgai Antzokian, 19:00etan. Carla Simonek zuzenduriko filma honek sari ugari eskuratu ditu orain arte eta datorren Oscar sarietarako sailkatua ere izan da. Filma, bertsio originalean eskainiko da, hau da, katalanez gaztelerako azpitituluekin.

Jarraitu irakurtzen
  135 Ikustaldiak
135 Ikustaldiak
Abe
09

Bete-betea dator Eguberrietako egitaraua

EGUBERRIAK LEGORRETAN

Eguberri hauetan ere izango da zerekin gozatua Legorretan. Ekitaldi bakoitzaren eguna gerturatu ahala zabalduko da informazio gehiago.

Jarraitu irakurtzen
  136 Ikustaldiak
136 Ikustaldiak
Abe
05

Asteazkenean itxita egongo da udaletxea

Asteazkenean, hilaren 7an, itxita egongo dira udaleko bulego orokorrak; baita astearte eta ostegunean ere. Ondorioz, aste honetan, edozein tramite egiteko gaur edo ostiralean egongo da aukera.

Jarraitu irakurtzen
  173 Ikustaldiak
173 Ikustaldiak
Abe
02

'Lehendakari gaia' antzezlana izango da abenduaren 17an, antzokian

Abenduaren 17an, Lehendakari gaia antzezlana eskainiko du Txalo konpainiak Legorretako Herri Antzokian, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreekin.

Jarraitu irakurtzen
  342 Ikustaldiak
342 Ikustaldiak
Abe
01

Herri baratzeetako partzelak zozketatzeko deialdia

HERRI BARATZEAK

Legorretako herri baratzeetan partzela batzuk hutsik daude, eta horiek betetzeko deialdia egin du udalak.

Jarraitu irakurtzen
  230 Ikustaldiak
230 Ikustaldiak
Aza
29

Ruper Ordorikaren kontzertua izango da abenduaren 11n

ruper

Abenduaren 11n, 19:00etan, Ruper Ordorika eta bere bandaren kontzertua izango da Herri Antzokian, Sattok antolatuta. Arkaitz Miner, Lutxo Neira, Hasier Oleaga, Eduardo Lazaga eta Nando De La Casa izango ditu lagun Ruperrek.

Jarraitu irakurtzen
  258 Ikustaldiak
258 Ikustaldiak
Aza
29

Ipuinaren Ordua, bertan behera

Bertan behera gelditu da biharko ipuin kontaketa, osasun arazoak tarteko.

Jarraitu irakurtzen
  153 Ikustaldiak
153 Ikustaldiak
Aza
28

Ipuinaren Ordua izango da asteazkenean, Maider Galarzarekin

Printzesak kontu kontari izeneko ipuin kontaketa eskainiko du Maider Galarza kontalariak asteazkenean, 18:00etan, kultur etxean. 5 urtetik gorako umeentzat.

Jarraitu irakurtzen
  153 Ikustaldiak
153 Ikustaldiak

Sartu