Menu
Urr
03

Pikuak Kalera aterako dira ostegunean

Ostegun honetan hasiko da berriz Pikuak Kalera egitasmoa. Iaz izan zuen arrakasta ikusita, jarraipena izango du, ekainera bitarte.

Jarraitu irakurtzen
  835 Ikustaldiak
835 Ikustaldiak
Ira
27

Jardunaldiak gurasoentzat: 'Hezitzaileok eta generoa. Nola jokatzen dugu umeekin?'

Legorretako Udaleko Berdintasun saila Gipuzkoako Foru Aldundiko programa batean parte hartzen ari da, eta, oraingoan, guraso, aitona-amona, osaba-izeba eta zaintzaileentzako bi hitzaldi-saio antolatu ditu, horiek guztiak hezitzaile ere badiren heinean, berdintasun jokamoldeen inguruan gogoeta egiteko.

Jarraitu irakurtzen
  1000 Ikustaldiak
1000 Ikustaldiak
Ira
26

Ipuinaren Ordua asteazkenean, Irati eta Ekaitz Goikoetxearekin

Ipuinaren Ordua zikloaren barnean, hiru ipuin kontaketa izango dira udazkenean umeentzat. Bihar, asteazkena, izango da lehen saioa, Ekaitz eta Irati Goikoetxea anai-arrreba beasaindarren emanaldiarekin.

Jarraitu irakurtzen
  731 Ikustaldiak
731 Ikustaldiak
Ira
26

Bi hondakin sistemak egongo dira martxan aste honetan

Sistema berria Legorreta Página 1

Hasi dira herrian edukiontziak jartzen. Gaur eta bihar arituko dira lan horretan. Horregatik, aste honetan bi sistemak egongo dira martxan. Ostegun gauera arte atera ahal izango dira edukiontzi txikiak atez ate. 

Jarraitu irakurtzen
  970 Ikustaldiak
970 Ikustaldiak
Ira
21

Euskara ikastaroak, udalaren laguntzaz

Euskara ikasteko aukera ezin hobea duzu AEK euskaltegian. Honako hau da eskaintza:

Jarraitu irakurtzen
  682 Ikustaldiak
682 Ikustaldiak
Ira
19

Haur eskolan izena emateko aukera urriko lehen astean

Urriko lehen astean izango da aukera 2016an edo 2017an jaiotako haurren izena emateko haur eskolan. Hain zuzen, urriaren 2tik 9ra izango da horretarako epea, gero haurrak abenduan, urtarrilean edo otsailean hasi ahal izateko. 

Jarraitu irakurtzen
  757 Ikustaldiak
757 Ikustaldiak
Ira
13

Japoniako ipuinen kontakizuna euskaraz, 10 urtetik gorako herritarrentzat

Jubilatu astearen barruko ekintzen artean, Japoniako ipuinen kontaketa izango da bihar, osteguna, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. 10 urtetik gorako herritar guztientzat.

Jarraitu irakurtzen
  773 Ikustaldiak
773 Ikustaldiak
Ira
12

Kultur Astea antolatzeko bilera ostegunean

Kultur Lantaldea bilduko da ostegunean, Kultur Astea antolatzeko. 19:30etan izango da bilera, antzokian.

Jarraitu irakurtzen
  576 Ikustaldiak
576 Ikustaldiak
Ira
11

Jubilatuen astea hasiko da bihar

Bihartik igandera bitarte, egitarau betea antolatu du Aldaieta jubilatuen elkarteak.

Jarraitu irakurtzen
  596 Ikustaldiak
596 Ikustaldiak
Ira
08

Kalean da 18. LUA aldizkaria

Udaleko eta herriko kontu ugari dakartza 18. LUA aldizkariak. Gaur bertan jasoko duzue etxeko buzoian.

Jarraitu irakurtzen
  911 Ikustaldiak
911 Ikustaldiak
Ira
07

17:30etan izango da talidomidari buruzko hitzaldia bihar

Hileta dela eta, talidomidari buruzko hitzaldi-solasaldia ordubete aurreratzea erabaki da.

Jarraitu irakurtzen
  662 Ikustaldiak
662 Ikustaldiak
Ira
06

Maria Angeles Aierbe eta Rafael Rolo izan dira saridunak Ontziratu Zaitez kanpainako zozketan


Herriko erosketetan tuperren erabilera bultzatzeko asmoz jarri zuen martxan Udalak Ontziratu Zaitez kanpaina, Kutxa Ekogunearekin elkarlanean. Arrandegira, Coviranera eta Bizira tuperrekin joaten diren bezeroek txartel bat bete dute, gero zozketa batean parte hartu ahal izateko. Otsailean hasita, seigarren zozketa izan da oraingoa, eta Maria Angeles Aierbe eta Rafael Rolo izan dira saridunak. Denda horietan erosketa egiteko txartel bana eskuratu dute. Zorionak biei!

Jarraitu irakurtzen
  467 Ikustaldiak
467 Ikustaldiak

Sartu