Ipuinaren Ordua izango da asteazkenean, Maite Frankorekin. Otsaila otsoen hilabetea dela kontuan hartuta, otsoen inguruko kontakizunez betetako saioa izango da.
Ipuinaren Ordua izango da asteazkenean, Maite Frankorekin. Otsaila otsoen hilabetea dela kontuan hartuta, otsoen inguruko kontakizunez betetako saioa izango da.
Dagokion ordenantza arautzailean ezarritakoaren arabera, Alkatetzaren 2018/0033 dekretuz udal zerga eta tasak ordaintzeko 2018 ekitaldiari dagozkion diru-laguntza eskariak aurkezteko deialdia onartu da, eta epea ireki da.
Eskariak aurkezteko epea:
2018ko otsailaren 26tik martxoaren 26ra.
Lekua:
Udal gizarte-zerbitzuen departamentua.
Udal diru-laguntza hauek honako zerga eta tasa hauentzat izango dira:
• Hiri ondasun higiezinen gaineko zerga
• Edateko uraren horniketagatiko tasa
• Zaborrak biltzeagatiko tasa
Datorren larunbatean, martxoaren 3an, autodefentsa feministarako tailerra izango da herriko emakume guztientzat. Goiz osoko saioa izango da, 10:00etatik 14:00etara, udaletxeko areto nagusian.
Gaur arratsaldean izango da LegoReggaeko kamisetak jasotzeko azken aukera. Gogoan izan horretarako aurrez eskatu behar zela. 18:00etatik 19:30etara bitarte herriko plazan egongo dira eskuragarri.
Foru aldundiaren Berdinbidean programak lagunduta, berdintasun politikak ari da garatzen Legorretako Udala. Besteak beste, balioak aldatzeko ahaleginean dabil, hezkidetza saioak antolatuz irakasle, guraso, begirale eta abarrekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdinbidean programan parte hartzen du Legorretako Udalak. 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrientzako programa bat da, eta, haren bidez, baliabide teknikoak eta ekonomikoak ematen dizkie udal horiei.
Neguko egitarauko bigarren kontzertua izango da ostiralean, Herri Antzokian, 22:30etan hasita. Ze Esatek talde euskalduna eta Septimo A talde katalana izango dira antzokiko oholtzan. Sarrerak antzokian bertan egongo dira salgai, kontzertu aurretik.
Igande eguerdian, Santa Ageda bezperan, herriko kaleetan kantari ibiliko dira Elekun abesbatzako kideak. 13:00ean elkartuko dira, udaletxe aurrean. Herriko kaleak alaitu eta gero, sagardotegian bazkalduko dute.
Hilaren 15ean izango da Berdintasun lantaldearen urteko lehen bilera. Iazko lanaren balorazioa egin eta aurrera begirako lanak zehaztea izango da bileraren helburua. Herritar guztientzat irekia izango da, eta, beraz, gonbidatuta zaudete.