Menu
Mar
21

Festak antolatzen segitzeko bilera arratsaldean

Gaur, martxoak 21, aurtengo Azintzio jaiak antolatzen segitzeko bilera izango da udaletxean, 19:30etan. Animatu, eta proposatu ideia berriak!

Jarraitu irakurtzen
  651 Ikustaldiak
651 Ikustaldiak
Mar
20

Liher taldearen kontzertua ostiralean

Liher

Kontzertua izango da ostiral honetan Herri Antzokian, Liher taldearekin, 22:30etan hasita. Sarrerak 5 euro balioko du, eta momentuan bertan salduko dira.

Jarraitu irakurtzen
  1015 Ikustaldiak
1015 Ikustaldiak
Mar
19

Ipuinaren Ordua asteazkenean: 'Berdintasuna maite dugulako'

Asteazkenean izango da Ipuinaren Ordua egitasmoko aurtengo bigarren ipuin kontaketa, berdintasunari lotua: Berdintasuna maite dugulako, Ines Bengoarekin.

Jarraitu irakurtzen
  1804 Ikustaldiak
1804 Ikustaldiak
Mar
13

Festen inguruko bilera izango da bihar

Bihar, martxoak 14, Kultur lantaldearen bilera izango da. 19:30etan, udaletxean.

Jarraitu irakurtzen
  718 Ikustaldiak
718 Ikustaldiak
Mar
12

Musika eskolaren inguruko bilera izango da gaur, gurasoekin

Ordiziako Musika Eskolarekin gorabehera batzuk izan ditu udalak, ordainketa modua dela eta. Gaur egungo egoera zein den azaltzeko eta etorkizuneko bideak zein izan behar lukeen adosteko, bilera bat izango da gaur, 18:30etan, udaletxeko areto nagusian. Gaur egungo ikasleen gurasoak ez ezik, gonbidatuta daude etorkizunean parte hartu nahiko luketenak ere.

Jarraitu irakurtzen
  611 Ikustaldiak
611 Ikustaldiak
Mar
09

Reggae doinuek hartuko dute Legorreta bihar

kartelaaa

Hilabete askotako lanaren ondoren, iritsi da eguna. Bihar ospatuko da reggae festa Legorretan, LegoReggae jaialdia.

Jarraitu irakurtzen
  860 Ikustaldiak
860 Ikustaldiak
Mar
07

Martxoaren 8an, kontzentrazioa 11:00etan

Martxoaren 8a da bihar, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Aurten, mugimendu feminstak greba deialdia egin die emakumeei, lan arloan ez ezik, zaintzan, hezkuntzan eta kontsumoan, eta, tokian toki, babes handia ari da lortzen.

Jarraitu irakurtzen
  757 Ikustaldiak
757 Ikustaldiak
Mar
06

Ekaineko giza katea aurkeztuko du Gure Esku Dago-k bihar

ekainak10

Ekainaren 10erako giza katea antolatu du GED Gure Esku Dago dinamikak. 201,9 kilometro izango ditu, eta Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu.

Jarraitu irakurtzen
  1494 Ikustaldiak
1494 Ikustaldiak
Mar
05

Abian dira frontoiko sabaia aldatzeko lanak

IMG 8819

Itogin handiak izaten dira frontoian. Izan ere, sabaia oso egoera txarrean dago. Hasiak dira sabaia aldatzeko lanak, eta, ondo bidean, datorren astean amaituko dute.

Jarraitu irakurtzen
  561 Ikustaldiak
561 Ikustaldiak
Mar
05

Musika eskolaren inguruko bilera izango da gaur, gurasoekin

Ordiziako Musika Eskolarekin gorabehera batzuk izan ditu udalak, ordainketa modua dela eta. Horren berri emateko, guraso elkartearekin harremanetan jarri zen; gaur egungo egoera zein den azaldu eta etorkizuneko bideak zein izan behar lukeen pentsatzen hasteko. Horrez gain, ikasleen gurasoek eskutitz bat jaso berri dute, eta, haren arabera, aste honetan bertan datorren ikasturterako erabakia hartu beharrean daude.

Jarraitu irakurtzen
  643 Ikustaldiak
643 Ikustaldiak
Mar
03

Arratsaldean salgai izango dira Irrintzi Alai dantza taldearen poltsak

Talo janaren bueltan jarriko dute postua Irrintzi Alai dantza taldeko kideek, frontoian. Beraz, ez galdu aukera!

Jarraitu irakurtzen
  737 Ikustaldiak
737 Ikustaldiak
Mar
02

Hona hemen martxoko egitarau morea

Martxo morea 20181 001

Badator martxoaren 8a, eta, hori dela eta, egitarau morea prestatu du Berdintasun Taldeak.

Jarraitu irakurtzen
  863 Ikustaldiak
863 Ikustaldiak

Sartu